Bluesaren hoberena laburbildua, horixe da Chicagoko abeslari hau. Bere ahots bero eta kartsuak kontraste handia eragiten du jazz baladak abestean erakusten duen sentsibilitate erakargarriarekin.
Brownie McGheeren zuzeneko senitartekoa, zainetan daramatza bere jaioterriko soinuak, bluesaren elektrifikazioaren sehaska, eta hari ohore egiten dio eztarritik ateratzen zaion nota bakoitzarekin. Honako hauekin egin du lan: Vargas Blues Band, Red House, J. Teixi Band, Malik Yakub, José Luis Gutierrez, Coll y Costa eta Chojín rap-kantari espainiarrarekin, eta baita beste askorekin ere.
Errepertorioa bere konposizioek osatzen dute, eta 40., 50. eta 60. urteetako soinu klasikoek, eta batik bat Chicagoko bluesaren estiloa du, Mississippiren Deltako ukitu batekin, hantxe sortu baitzen bere ama.
Talde finkatu eta ospetsua du lagun, Bluedays, eta taldeak ere baditu lau disko gaur egun merkatuan. Bluedays taldeak erritmo trinko eta oinarri harmonikoarekin laguntzen dio Velmari, oinarri sendo eta eraginkorra betiere. Velmak eta Bluedaysek jaialdi askotan parte hartu dute estatu osoan eta atzerrian ere.
Velma Powell – ahotsa
Carlos Sanz – gitarra eta ahotsa
Jorge Otero – baxu elektrikoa eta kontrabaxua
Nacho Castro – perkusioa eta danborrak
Rubén Villadangos – pianoa eta aho-soinua
David García – aho-soinua