Bluesaren azken izar bizietako bat da Henry Gray, Louisianan 1925. urtean jaiotako piano jotzailea, eta ezin bestela izan, harexek jasoko du Hondarribiko Bluesaldia 2016ko saria, bizitza osoa bluesari eskaintzeagatik esker ona azaltzeko.
Okasio berezi honetarako, jaiaren antolatzaileek egiaz luxuzko taldea bildu dute, hauxe da, Junior Watson, Fred Kaplan eta Bob Corritore.
Gray 8 urte zituela hasi zen pianoa jotzen, eta tokiko elizan musikari gisa parte hartu ondoren, laster hasi zitzaizkion bere lehen kontzertuak ateratzen.
Gero bigarren Mundu Gerrara joan behar izan zuen, eta itzuli zenean, Henry Chicagora joan zen bizitzera. Han estudioko musikari gisa jo ahal izan zuen Chess Records zelakoan Chicagoko Bluesaren izen handi guztientzat.
1968. urtean Louisianara itzuli zen, eta hantxe gelditu da gaur egun arte.
Azken hirurogeita hamar urteetan, Henry Gray-k artista handiei lagundu ahal izan die pianoan, Muddy Waters, Howlin’ Wolf, Billy Boy Arnold musikariei, esate baterako, eta baita Rolling Stones taldeari ere.
Henry Gray-k datorren uztailaren 16an, larunbatarekin, jasoko du Txapela, Hondarribiko Bluesaldiko saria.