Edizio honetan, Junior Watson-en taldeak, Henry Gray-ri laguntzeaz gainera, bere kontzertua eskainiko du Arma plazan uztailaren 15ean, ostiralarekin.
Junior Watson itzal handikoa da West Coast amerikarrean, bluesaren izan handiei lagundu die gitarrarekin, eta Canned Heat taldeko gitarra jotzailea ere izan zen 90. hamarkadan.
Baina denetan hoberena da Watson luxuzko bi gonbidaturekin etorriko dela Hondarribira: alde batetik, Bob Corritore harmonika jotzailea, hura gurekin izan zen joan den urtean eta ez du aurkezpen handirik behar. Beste gonbidatua Fred Kaplan da, bai horixe, hark badu bere tokia bluesaren historian Hollywood Fats Band taldeko kidea izateagatik bakarrik.