Abizenak berak esaten du dena. Carey Bell aho-soinuaren izan handiaren semea, Chicagoko Bluesaren egungo handienetako bat da Lurrie, eta haren mamiari eusten hoberen jakin duenetako bat agian.
Bost urte besterik ez zituela aitari gitarra lapurtu zionetik, hoberenen besotik ibili da Lurrie, Big Walter Horton, Willie Dixon edo Koko Taylorrekin, bakar batzuk aipatzeagatik.
Ez da ezkutuko gauza guk Chicagoko bluesa dugula gogokoen, eta bereziki hunkituta gaude kontzertu honekin; izan ere, hatsa zintzurrean trabatzeko moduko taldearekin datorkigu Lurrie Bell, honako hauekin, hain zuzen ere, Anderson Sonny Edwards teklatuan, Melvin Smith baxuan eta Willie Hayes baterian.
Erne kontzertu honekin, luzaroan gogoan edukitzeko modukoa izango baita.