2014. urtean Memphisko International Blues Challenge irabazi zuenetik, arrakasta bizia izan du Castro Coleman a.k.a. Mr. Sipp (Mississippi Blues Child) bluesmanaren karrerak.
McComb-en jaio zen (Mississippi) 1976. urtean, eta lan asko egin du 6 urte zituela gitarra jotzen hasi zenetik gaur egun Deltako bluesman hoberenetakoa bilakatu den arte.
Duen ahotsagatik eta musika ontzeko gaitasunagatik eta gitarra jotzaile bikaina izateagatik nabarmentzen da Mr. Sipp, baina batik bat show bikaina egiteko duen berezko talentua azpimarratu behar da.
Hondarribian trio moduan ikusiko dugu, mundu mailan ikus daitekeen blues emanaldi hoberenetako batean.