Egia esan harritzekoa zen Red House bezalako talde bat oraindik gurera etorri ez izana Hondarribian bluesarekin daramatzagun hamar urte hauetan. Baina atsotitzak dioen bezala “Sagua harrapatzeko hamaika salto egin behar ditu katuak”, eta azkenean, aurten, gurekin izango dugu talde madrildarra.
Red House bere azken CDa aurkeztera etorriko zaigu Hondarribira, baina batik bat bere musika kalitate handiarekin gozaraztera, sustrai amerikarreko musika mota guztietan barrena ibilbide bat eginez.
Berek esaten duten bezala, “XXI. mendeko bluesa zale zorrotzenentzat”.