Annika Chambers-ek, beste ahots artista handi askok bezalaxe, haurra zenetik erakutsi zuen musikarekiko maitasuna. "Elizan kantatzen hazi nintzen", dio. Ez dago esan beharrik ez. Yolanda Adams, Shirley César, Dottie Peoples eta Whitney Houston-en gospel eraginak gogora ekarriz, ezinbestean sentituko duzu Izpiritua areto osoan barrena mugitzen Annika abesti baten bihotzean sartzen denean. Baina Estatu Batuetako armadan zituen bere bi zerbitzu txandetako batean ohartu zen Chambers zuen opariaz: "Nire koroneletako batek abesten entzun zidan eta hauxe esan zidan: Zergatik ez duzu gure zeremonietako batean himnoa kantatzen?” Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta musika ekitaldi guztietan lehen aukera bilakatu zen, gospeleko abesbatzarekin elkartuz, eta bere baseko talentuen showa irabazi ere egin zuen.
Handik aurrera, birak egiten zituen talde bateko kide egin zen Chambers eta Kosovon eta Iraken barrena ibili ziren, soldaduei ongi etorria egiten eta adorea ematen.
2014. urte amaieran, Chambers-en lehen albumak, "Making My Mark", gora egin zuen Estatu Batuetako eta Europako blues zerrendetan. Izan zuen arrakasta guztiz lasterrak eta pizten zuen gero eta arreta handiagoak BMA 2015 (Blues Music Award) “2015eko Artista Berri hoberenerako” izendapen gutiziatua eman zioten Annika Chambers-i.