Headline Blues Band

Suediako ipar muturretik dator… Headline Blues Band.
 
Bi gauza nabarmentzen dira taldea eszenatokira igotzen denean: tradizioarekiko eta bluesaren eta soularen historiarekiko errespetu handia eta egiaz une polita igarotzeko ikuspegia. Mendebaldeko kostaldeko bluesaren swinging-aren, Northern Soul-aren eta New Orleansko musika sexyaren nahastura da haien musika.
 
Johan Öhman piano jotzaile, bokalista eta musikagile nagusia hamabi urterekin hasi zen bere lehen blues taldearekin eta orduz geroztik hainbat taldetan jo du. Ulph Johansson gitarra jotzaileak, Thomas Fredlander baxu jotzaileak eta Ulph Sundqvist bateria jotzaileak ere talde askotan jo dute urteetan zehar eta oso musikari ezagunak dira Suediako musikaren alorrean. Orain dela bost bat urte osatu zuten Headline Blues Band taldea, eta orduz geroztik ospe handia lortu dute bluesaren komunitatean. 2016. urtean Swedish Blues Challenge irabazi zuten eta aurten Suediaren ordezkariak izan dira European Blues Challenge ekitaldian, Horsens-en, Danimarkan.
 
Aurten atera dute beren estreinaldiko albuma, Blues and trouble, eta oso kritika onak jaso ditu.
 
Beno bada, Dr. John eta Otis Spann-en estiloaren antzeko pianoa, Stevie Ray Vaugh-en ukitua duen gitarra eta Atlantikoaren alde honetako baxu/bateria konbinazio bikainenak entzuteko umorea baduzu, etor zaitez Headline Blues Band ikustera eta primeran pasako duzu seguru!