Hitzaldi-kontzertua bluesaren eta magiaren, okultismoaren, sineskeriaren, mojoaren, hoodooaren … arteko harremanari buruz.
Sorginak, aztiak eta itunak deabruarekin, horiexek izango dira jardunaldiko protagonistak.
Hector Martinezek gidatuko du hitzaldia, 2007. urteaz geroztik aldi berean burutu baititu bluesa ikertu eta hedatzeko jarduera (artikuluak, ipuinak, hitzaldiak, irrati programak, hitzaldiak espetxeetan) eta eszenatokien gaineko jarduera harmonika jotzaile gisa The Forty Nighters taldearekin. Gaur egun, Madrilgo blues eszenako hainbat musikarirekin kolaboratzen du.
Berekin batean izango da Fernando Beiztegui, abeslaria eta gitarra jotzailea. Jatorriz granadarra baina Madrilen bizi den bluesman hau pasio hutsa da eta egiazko feelinga. Gitarra jotzen duen maisutasunak eta bere ahots bihotz-urragarriak blues jaialdi askotan parte hartzera eraman dute Fernando Beiztegui: XXVI Antequera Blues Festival (Malaga), Leganés Blues Festival 2015 (Madril), Burlatako Blues Jaialdia, Festival de Blues de la Herradura, VI Sweet Cotton Blues, Festival, Baños de la Encina (Jaen), XXVII Festival de Jazz en la Costa, Granadako XXV Festival Internacional de Jazz, batzuk aipatzeagatik.