James Brown-ek Hizkuntza berri bat aurkeztu zion munduari, Funk hizkuntza.
“James Brown soinua”, musikaren, erlijioaren, politikaren, kulturaren, arrazen … oztopoetatik harantzago hedatu zen.
50 urtea hauetan, James Brown-en musikak iraun egin du hamarkadetan zehar, aldaketa sozialen, musika estiloen eta borroka pertsonalen gainetik. Mundu osoan milaka milioi lagunek gozatu dute haren musikarekin. Eta beti izan zen talde bat, THE JB’S, orain hementxe ditugu berriro.
James Brown-en kontzertuen errepertorio osoa du The JB’S taldeak, besteak beste, Matha high buru duela, Jb’s taldeko abeslaria 1964. urteaz geroztik. Hori baino lehen, beste hainbat taldetan egon zen: the Rainbows, the Marquees (Marvin Gaye), and Billy Stewart (Grace Ruffin's-en lehengusu propioa), gaur egun Speedometers taldeko buru ere bada eta 95. urteaz geroztik birak egiten ditu Maceo Parker-ekin.
Azpimarratzekoak dira halaber, Danny Ray handia, Brown jaunaren zeremonia maisua 1960. urteaz geroztik, musikaria eta ekoizlea ere une hauetan; Fred Thomas baxu jotzailea eta Tony cook bateria jotzailea, taldean 1971. urtean sartu zirenak, Tyrone Jefferson ahantzi gabe, taldeko musika zuzendaria 1976. urteaz geroztik, data horretan Joan baitzen Fred Wesley handia. Hura ere, zorionez, talde handi honetan dago, musika zuzendaria eta gaietako askoren egilekidea, Brown-ekin batera hirurogeigarren urteen amaieratik, Hollie Farris, Joe Collier eta Jeff Watkins-ez gain, metalen saila, beti prest edozein gune “eraisteko”, edo Cynthia moore abeslaria (the betterweets).
Proiektu hau da James Brown-en familiak bultzatu eta babestu duen bakarra, eta James Brown fundazioaren bidez (James Brown family foundation), gazteentzako musika programak egiteko erabiltzen du JB´S taldeak biltzen duen diruaren zati bat, mintzaira hori gal ez dadin lortzeko eta Mr. Brown-en ondarea helarazteko. Gazte horiek hezkuntza bat ordaintzeko baliabide gutxi edo batere ez duten neska-mutilak izaten dira, eta beste alor batzuetan ere laguntzen die beharrean daudenei.