2012. Baieztaturiko interpretatzaileak. Biografia oharrak

ROBERT CRAY

Columbus (Georgia, 1953)

Gitarra jotzailea, blues eta soul abeslaria eta musikagilea, bost Grammy sariren irabazlea. 1980. urtean atera zuen bere lehen albuma: Who’s Been Talkin, baina Strong Persuader grabatu zuen arte ez zen ospetsu egin, 1986. urtean. Urte horretan bertan Live Ballads In Dallas grabatu zuen Stevie Ray Vaughan-ekin eta Eric Clapton-ekin batera. Orduz geroztik egungo bluesaren erreferentetzat hartzen da Eric Clapton, BB King eta beste hainbatekin batera. Hona hemen haren diskoetako batzuk: Some Rainy Morning (1995), Take Your Shoes Off (1999), Time Will Tell (2003), eta Twenty (2005).“Geure musikaren oinarrietako bat da bluesa”, dio Cray-k berak beraren eta bere taldearen inguruan, “baina ez da jotzen dugun guztia. George Harrison izan nahi nuen gitarra jotzen hasi nintzenean, Jimi Hendrix entzun nuen arte. Horren ondoren, Albert Collins eta Buddy Guy eta BB King izan nahi nuen. Hortxe daude O.V. Wright eta Bobby Blue Bland bezalako abeslariak ere. Dena nahasia dago hor. Baten batek galdetzen didanean nire musika nondik datorren”, jarraitzen du “bost edo sei erreferente ematen dizkiet nik: rocka, soula, jazza, bluesa, gospel pixka bat”.


ERIC SARDINAS

Fort Lauderdale (Florida, 1970)

Blues rock gitarra jotzailea da Eric Sardinas, ezaguna gitarra erresofonikoa deiturikoa (gitarra akustikoa aurreko tapan erresonadorea duena) erabiltzen duelako eta erakustaldi benetan biziak egiten dituelako zuzenean. Hoberenetarikotzat hartzen da slide gitarra teknikan. Sei urterekin hartu zuen gitarra lehen aldiz eta Charlie Patton edo Muddy Waters bezalako artisten disko zaharrak entzunez ikasi zuen jotzen. Ezkerra jaio izan arren, ikasi zuen gitarra eskuinarekin jotzen, horixe izanik batzuentzako interpretatzeko modu ikusgarri horren arrazoia.  Bluesean murgildu zen nerabezaroan eta, berak adierazten duen bezala "niretzako zen eta, nire eragin guztiak nahasirik, hementxe aurkitu nuen neure soinua. Oso zoriontsu naiz musika honekin 20 urte baino gehiagoan neure bizitza egin ahal izan dudalako, eta musika honetan hazten, hobetzen eta errespetatzen jarraitzea da nire helburua, asko lagundu eta inspiratu bainau beti".

ZORA YOUNG

West Point (Mississippi, 1948)

Howlin Wolf blues musikari ospetsuaren zuhaitz genealogikoarekin lotura izan arren, Zora Young musikaria gospela abesten hazi zen, eta ez bluesa. Zazpi urterekin Mississippitar honek bere sustraíak moztu eta familiarekin Chicagora joan zen arren, Greater Harvest baptistar elizara joaten zen eta gospela kantatzen jarraitu zuen. Beranduago R&B-ra saltoa eman eta hiru hamarkadako esperientziarekin blues abeslari indartsua bilakatzen hasi zen denborarekin. Oso artista ospetsuekin batera aritu da : Junior Wells, Jimmy Dawkins, Bobby Rush, Buddy Guy, Professor Eddie Lusk, Albert King edo B.B. King. Grabaketa eta kolaborazio ezberdinak ere egin ditu Dixon, Sunnyland Slim, Mississippi Heat, Paul de Lay, Maurice John Vaughn eta Hubert Sumlinekin batera, besteak beste.Bakarlari moduan eginiko grabaketek, Delmark, Black Lightning eta Deluge zigiluekin jaurtiketak ekarri zituen. Young bai taula gainean baita telebistan ere aritutakoa da. Bere bizkar gainean Europan zehar egindako 30 bira baino gehiago ditu, eta Chicagoko Blues Festivaleko hiru edizioetan artista nabarmenetakoa izan da, 2006ean kartel buru ere izanik. Ipar Amerika goitik behera zeharkatu du, baita Italia, Alemania, Suitza, Grezia, Australia, Tai Pei eta Turkiako eszenategiak ere. 


EDDIE SHAW

Stringtown (Mississippi, 1937)

60 eta 70 hamarkadetako bluesa unerik gorenean zeudenean, logikoa zirudien Eddie Shaw estilo honetako artista nagusietakoa izatea. Eddie Shaw & The Wolfgang banda, 1975ean hil arte Howlin´Wolf mitikoaren taldea izan zen…baina ez zen guztia hemen amaitu. EEBBetakko estatu ia guztietan aritutakoa da banda hau, baita atzerriko dozenatik gorako herrietan ere. Carnegie Halletik hasi eta Chicagoko blues klub intimoetan, baita J.F.K.ren inaugurazio ekitaldian ere jo izan dute. Chicagon gaur egun martxan dagoen blues talde nagusietakoa da.Eddie Shaw, tenorra, saxu altua eta armonikajolea, gaur egun talentu haundiko abeslari/konposatzailea, musikaria eta moldatzailea da, baita taldeko liderra ere. Howlin´Wolfen manager pertsonala izan zen bost urtez eta blues musikaririk mirestuenetakoa da gaur egun. 

TAIL DRAGGER

Altheimer (Arkansas, 1940)

Tail Dragger, Chicagon inoiz ezagutu den blues ahotsik berezienetakoa duen showmana da. Sonny boy Williamson, Muddy, Jimmy Reed eta zuzenago Howlin Wolfen eragin nabaria duen arren, bere material gehiena orijinala eta freskoa da. Ikuslegoaren arreta mantentzeko gaitasuna du, eta bere abestiak pasadizoz josiak daude, sarritan umorez beteak. 
Abesteko unean tragikoa ala komikoa izan daiteke, baina ukaezina da nola bidai arazten duen publikoa bere gaztaroko kotoi landetaraino, edoeta sarri bisitatzen dituen Chicagoko behe auzotako klub ilunetaraino.

VIRGINIA LABUAT

Linares (Jaen, 1982)

Txiki-txikitatik jotzen du gitarra modu autodidaktan eta 12 urtetan konposatu zuen bere lehen abestia. 15 urte zituenetik hainbat taldetan hartu du parte abeslari gisa: Fundación Virginia, Doctores del Swing, Little Vicky & the Shout Band eta Boogie Flu. 2009. urtean argitaratu zuen lehen albuma, "Labuat", eta bigarren lekuan sartu zen zuzenean Espainiako salmenten zerrendan. "Urrezko diskoa" lortzeko izendatua 2009an salmenta gehien izan zituen artista hasiberria izateagatik. Espainia, UK eta Kolonbian jotzen jarraitzen du Virginiak formatu akustikoan, bere bigarren albuma prestatzen duen bitartean. 2011. urtean "The time is now" argitaratu zuen lehen single gisa, eta top 8 egin zuen salmenta zerrendetan. Handik hilabete batzuetara "Dulce Hogar" atera zuen merkatura, berak konposatu eta koproduzitua, eta singlearen bideoklipa atera zuen, berak ekoiztua hura ere. 

FEDE AGUADO ETA OSI MARTÍNEZ

Madril


Kaleko blues madrildarraren mami garbiena dira Fede Aguado eta Osi Martínez. Bi koblakari dira XX. mendean eta, country bluesaren tradizio zaharrena begi-bistatik kendu gabe, bikain dakite beren musika helarazten eta hurbiltzen, eta berehala lortzen dute publikoaren inplikazio osoa eta konplizitatea.Fede Aguado, ahotsa, gitarrak eta kazoo, bluesmana da hitzaren zentzu hertsian eta gazteleraz abesturiko bluesaren interpretatzaile hoberenetako bat da gainera. Ironia, umore, originaltasun eta bizitzaren aurreko gogoetaz beterik daude bere letrek kontatzen dituzten historiak. Hogeita hamar urte daramatza eszenatokietan. Osi Martínez ere, aho-soinua, ezaguna da aspalditik musika munduan, 1989. urteaz geroztik. Bizitasun handiz egiten dio putz bere Marine Band-ari, hari bizkor eutsirik itsasoan galduak bere baltsari bezalaxe, eta erakutsi, transmititu eta kutsatu egiten du barne-barnetik darion sentimendua, horixe da bluesa.

TXUS BLUES ETA JOSE BLUEFINGERS

Bartzelona

Bikotea osatzea erabaki zuten Bartzelonako bi musikari beteranok bluesa jende guztiarengana hurbiltzeko asmoz, eta horretarako, gaztelaniaz abesten dute instrumentu xumeekin eta garaiz kanpoko letrekin, Bluesa ez baita bakarrik negar egitea. “El Blues de la comedia” edo “Los desdramatizadores del Blues” deitu izan zaie. Sarritan agertzen dira eszena bartzelonarrean eta estatuaren gainerakoan ere ezaguna da haien musika, irratiz zabaltzeari esker. Blues jaialdietan jotzera gonbidatzen dituzte.
Beren gaiak eta blueseko gai klasikoen egokitzapenak aurki daitezke haien errepertorioan, eta baita, hala ez izan arren, "blus" moduan interpretaturiko beste gai batzuk ere. Eguneroko gaiak ukitzen dituzte halaber, eta umore handiz beti ere. Txus Blues arduratzen da aho-soinuaz eta ahotsaz eta Jose Bluefingers gitarraz.

WHITE TOWELS

Gipuzkoa

2008. urte amaieran sortu zen WTBB hirukote gisa, Alberto Cosgaya (Lasarte) gitarra jotzaileak, Javier Zarranz (Errenteria) baxu jotzaileak eta Carlos Malles (Irun) bateria jotzaileak osatua. Bi urte trebatze lanetan eman ondoren eta ia kontzerturik eskaini gabe, 2011ko apirilean Lisi García abeslari hondarribiarra etorri zen taldera. Baina urte bereko urrira arte ez zen osatuko taldea gaur egungo kideekin, Josean San Miguel, hondarribiarra hura ere, piano jotzaile gisa elkartu zitzaienean, hain zuzen ere.Une horretatik aurrera kontzertuak ematen hasi zen WTBB eta bere lehen maketa grabatu zuen martxoan. Benetako bluesa maite baduzu, White Towels taldeak ez du inor ere ez hotz ez bero utziko bluesa ulertzeko duen modu bereziagatik.  Lisiren ahotsak, Albertoren gitarrak eta erritmo oinarri sendoak Chicagoko south side estilo garbiko giroa sorraraziko dute, inolaz ere.