2016ko kartela

Hondarribiko Udal Turismo Departamentuak lehiaketarako dei egiten du, HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL 2016 kartela argitaratzeko; baldintza hauek bete beharko dira:
Lehiaketan nahi adina pertsonak hartu ahal izango dute parte.
1. LANEN BALDINTZAK
1.1. Kartelaren neurria 34x49 cm-koa izango da (2008x2894 px), eta formatu bertikala izango du. Beheko aldean eremu libre bat utzi beharko da, 118 píxeleko altuera duena (20mm), babesleen logotipoak sartzeko.
1.2. Kartela diseinu grafiko bektorialerako programa profesionalarekin egin beharko da; programaren bertsioa eguneratua izango da, eta kalitate eta bereizmen egokia izango du gerora aplikatu eta erreprodukzioak egin ahal izateko. Programak horren bidez 14.173 x 20.669 píxeleko altuera bitarteko eskalak egin ahal izango dira
1.3. Erabilitako iturri guztiak erantsi beharko dira; hala badagokio, erabilitako irudien jatorrizkoak ere aurkeztuko dira, bereizmen handiko TIFF – CMYK formatuan (300 dpi neurri errealean eta 100 dpi gigantografietarako); horrez gain agiri bat erantsiko da, eta bertan adierazi irudi horiek ez dutela erabiltzeko mugarik.
1.4. Kartelean honako testuak agertu beharko du nahitaez:
Hondarribia Blues Festival
Uztailak 14-17 Julio 2016
blueshondarribia.com
1.5. Diseinuan kartelen egilearena ez den irudiren bat erabiltzen bada, irudi horren eskubideak erosi eta ordaindu egin dituela dioen agiria aurkeztu beharko da, edo bestela erabilera libreko irudia dela dioen agiria erantsi.
2. LANAK AURKEZTEA
2.1. Artxiboa euskarri digitalean egongo da, eta horrekin batera gutunazal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren izenburua jarria duela; izenburu hori bera izango du jarria euskarri digitalak.
Gutunazalaren barruan, idatzirik, egilearen izen-abizenak, telefono zenbakia, eta NANaren kopia egongo dira, eta egiaztagiri bat erantsiko da, kontu korrontearen titularra dela dioena; horrez gain, sinatutako adierazpena ere bai, hitz hauek dituela:

Egileak adierazten du lana jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela, eta ez dela beste egileren batek modalitateren batean osorik edo zati batean argitaratutako beste lan, argazki, kartel edo margoren baten kopia, plagio, berregite edo aldaearik.
2.2. Lanak aurkezteko epea 2015eko abenduaren 21ean irekiko da, eta 2016ko urtarrilaren 20an amaituko da. Epea luzaezina da.
2.3. Lanak honako halbidera bidali beharko dira, edo bertan aurkeztu:
Hondarribiko Udala – BAZ
Kale Nagusia 20, behea
20280 Hondarribia
Gutunazalean adierazi honakoa idatzi beharko da: “ HBF 2016 Lehiaketa Kartela”.
3. SARIAK
Sari bakarra esleituko da, 500€koa, eta saria lorzen duen kartela izango da Hondarribia Blues Festival 2016ko irudia; sari horri dagokion PFEZ murrizketa aplikatuko zaio.
EPAIMAHAIA
Epaimahaiaren osaera eta erabakia 2016ko urtarrilaren azken astean jakinaraziko da.
Epaimahaiak lehiaketa hutsik geratu dela ebazteko eskumena izango du, bere iritziz aurkeztutako lanen artean ez badago sariaren esleilpendun izateko kalitate aski duen lanik.
Bere erabakia apelazeina izango da.
4. SARITUTAKO LANAREN JABEGO INTELEKTUALAREN ESKUBIDE EKONOMIKOEN JABETZA
Lehiaketan parte hartzen dutenek Hondarribia Blues Festival-ari aurkeztutako lan guztien jabego intelektualaren eskubide ekonomikoen jabetza osoa ematen diote, eta hark kartelak nahi bezala ustiatu, erreproduzitu, banatu, argitaratu edo eraldatu ahal izango ditu, eta eskubidea izango du edozein baliabide nahiz euskarri ukigarri bahiz ukiezinez lana azaltzeko, ustiaketa mota guztiak barne hartuta; ustiaketa horien artean egongo dira edozein euskarri edo formatutan erreproduzitzeko eskubideak, eta ustiaketa komertziala egiteko banaketa eskubideak eta komunikazio publikorako eskubideak.
Eskubide horien artean berariaz sartuta egongo dira ondokoak: lanak on line eman eta zabaltzea, eta sare sozialen bidez hedatzea. Era berean HBFak erreproduzitutako kartelak edozein merchandising-tan ustiatu ahal izango ditu, bai berak zuzenean eta bai hirugarren bati hartarako baimena emanez.
AURKEZTUTAKO KARTELEN ERAKUSKETA
HBFak aurkeztutako kartelekin (guztiekin nahiz batzuekin) erakusketa antolatzeko eskubidea izango du. Erakusketa datak aurkeztutako lanen egileei jakinarazio zaizkie. Lan horiek erakusketan izenburua eta egilea adirazita azalduko dira.

5. OINARRIAK ONARTZEA
Lehiaketan parte hartuko da oinarri hauek osorik onartzekotan.