Hondarribiko kaleetan durundi egiten ari dira oraindik ere gitarren oihartzunak eta bateria soinuak, baina zazpigarren Bluesaldiak esan digu jada: “Hurren arte, lagunak!”. Luxuzko urtea izan da benetan, publikoa erabat lotua bluesari, hiria gonbidatuei harrera egiteko prest eta lehen mailako artistak, inolaz ere.
JW Jones gailenarekin hasi, Sharrie Williams uharra jarraian, eta Tail Dragger, Zora Young eta Edie Shaw artista handiak gero, ahantzi gabe Playing for Change eta, nola ez, Eric Sardinas eta Robert Cray, dituzten instrumentista bikainekin batera, horiek guztiek indar eta emozioz bete baitituzte Jaialdi honetako eszenatokiak.
Virginia Labuat, Claps for Clapton (euria egin bazuen ere), Huckleberry Finn, Fede Aguago eta Osi Martínez (bere Hondarribiko Blues samurrarekin) eta Txus Blues-José Bluefingers bikoteek, White Towels Blues Band gipuzkoarrekin batera, erakutsi ziguten Chicagotik kanpo ere egiten dela blues ona.
Eta azkenik, ekitaldi paraleloen bidez: kontzertu pedagogikoak, paella jatea eta parrillada barne, blusean parte hartu ahal izan dute hain gautxoriak ez diren familiek eta zaleek, giro bikainean beti ere.
Argazkiak: Ortolaiz