Atzerako kontaketan bluesaren jaialdi handirako

Guztira, hamahiru talde eta hogeitik gora bakarlari ariko dira jaialdiko agertokietan, eta nabarmentzekoa da emanaldi guztiak doakoak izatea.

Azpimarratzekoak dira edizio honek bilduko duen estilo aukera handia eta egingo diren hainbat kontzerturen esklusibotasuna.

Izan ere, Europan barrena egiten ari den biran, Canned Heatek Hondarribian eskainiko du Espainian egingo duen kontzertu bakarra. Musikaren historian disko gehien saldu dituen blues banda hau, Woodstockeko eta Montereyko jaialdi mitikoetan egin zituzten agerraldiei esker askok oraindik gogoan duten talde hau, musikari beteranoekin osatuta dago, urteak eta urteak daramatzate arrakastak pilatzen, eta zehazki aukeratzen dituzte beren emanaldien xedeko hiriak. Lehenengo jardunaldian, uztailaren 12an, gauerditik aurrera izango ditugu ikusgai eta entzungai.