Hondarribiko Bluesaldiak dagoeneko itzali ditu bere hamahirugarren edizioaren argiak eta pozik utzi gaitu guztiok. Balantzea bikaina da, jaialdiak genituen itxaropenak bete eta gainditu ere egin baititu atal guztietan. Kalkulatzen da 100.000 lagun inguru etorri direla hirira osteguna 12tik igandea 15era, eszenatoki guztiak leporaino beteta egon dira, Bentako nagusiarekin hasi, eta Arma Plazakoarekin edo San Pedro kalekoarekin buka, Blues Village ahantzi gabe.
Aipatzekoak dira, lehenbizi, talde eta bakarlari guztiek eskainitako ekitaldi handiak, beteranoenekin hasi eta gazteenekin buka, nazioarteko taldeekin hasi eta estatukoekin edo euskaldunekin buka. Era berean, aipatzekoa da hiriak duen inplikazioa, urtez urte dena ematen baitu artistak eta bisitariak hartzeko. Era berean, aipatzekoa da hiriak duen inplikazioa, urtez urte dena ematen baitu artistak eta bisitariak hartzeko. Aurten, Hondarribiko Udalaren ekimenez, erakusleihoen ikastaroa eman zaie hiriko merkatariei, eta bertakoek nahiz kanpokoek, gozatu ahal izan dute izan duen emaitza bikainarekin, originaltasun handia ikusi baita erakusleihoetan.
Hiria Hondarribiko udaren normaltasunera itzultzen den bitartean, Blue Vision, aurtengo edizioaren antolatzailea, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, jada pentsatzen ari da datorren urteari begira nola hobetu eta nola aurrera egin.
Guztientzat:
¡GRACIAS!, ESKERRIK ASKO!, THANK YOU!