Bluesaren eztanda

Blluesaldiak erdia eman du tenperaturak lehertu beharrean dauden honetan. Larunbateko jardunaldia egiazki da osoa: hasi jan osteko musikak lagunduriko barbakoa laketgarriarekin eta buka Shemekia Copeland eta Delta Harp Blasten azken emanarekin, guztia lau agertoki ezberdinetan eta dokumentala barne.

Lehertzear dago Hondarribia, musika bikaina, giro ezin hobea, ikus-entzule ugari, edertasuna nonahi... Eta dena Bluesaldiaren inguruan, gaurkoan ahoa bete hortz utziko zaituen menua dakarren jaialdiaren inguruan.

 

Gaurko egitaraua:

13:00etan, Blues Village (Benta). Herri barbakoa

14:00etan, Benta, Wax & Boogie

15:00etan, Benta, Jimmy Barnatán & The Cocooners

16:30etan, Itsas Etxeko auditoriuma. “Hondarribia Crossroads. Topagunea”.

 Espainiako bluesaren sorrerari buruzko dokumentala.

17:45etan, Itsas Etxeko auditoriuma. “100 urteko elezaharra, Pinetop Perkins jn.”.

Muddy Waters banda mitikoko kide izan eta bi Grammy sari lortu zituen gizonari buruzko hitzaldia.

20:00etan, Carlsberg agertokia (Apezpiku  plaza) Tonky Blues Band

20:00etan., Schuss agertokia, (San Pedro) Segarra Inn Blues

21:30etan, Bentako agertokia, The Romanticos

22:30etan, Bentako agertokia, Shemekia Copeland

00:00etan, Bentako agertokia, Delta Harp Blast

ekia Copeland eta Delta Harp Blasten azken emanarekin