BURDON HANDIA ETA ASKOZ ERE GEHIAGO
Gaur, igandez, geratzen zion guztia emango du Bluesaldiaren zortzigarren edizio honek Eric Burdon handiaren emanaldiarekin, milaka zale zain dituen artistarekin. Bestalde, beste zazpi taldek eta interpretek girotuko dituzte Hondarribiko bazter guztiak. Jaialdiak asko du oraindik eskaintzeko!
Goizez kontzertu pedagogiko bat eskainiko du kirol kaian Delta Groove Harp Blast taldeak, eta ziur gaude taldeko aho-soinulariek txikienak liluratuko dituztela. Era berean, Sugaray Rayford artista ezin atseginagoa izango dugu agertokian. Musikaz girotutako herri paellak eta hainbat agertokitan eskainiko diren emanaldiek osatzen dute bluesaldiarn amaiera.
11:30 h, Kirol Portua, Delta Groove Harp Blast with Sugaray Rayford. Kontzertu Pedagogikoa.
13 :00 h, BLUES VILLAGE (Benta). Herri Paella
14:00 h, Benta The Romanticos
15:00 h, Benta, Tonky Blues Band
19:00 h, SCHUSS Escenatokian, (San Pedro) Mitch Kashmar*
20:30 h, BENTA EszenatokianEric Burdon
22:30 h, Mannish Boys
23:45 h, Segarra Inn Blues
* Euria egingo balu, kontzertu emanaldien kokapena. Blues Village-en