Canned Heat, Hondarribiko XIII. Bluesaldiaren inaugurazio gaueko izarrak

Taldea 1965. urtean sortu zen Los Angelesen, Kalifornian, eta blues rock eta boogie rocken artean ibili da beti beren estiloa. Baina 60. urte amaieran Monterey eta Woodstock-eko jaialdi mitikoetan agertu zen arte ez zuen mundu mailan ospea lortu.

Canned Heat datorren uztailaren 12an iritsiko da Hondarribira jaialdiko inaugurazio gaueko protagonista gisa eta kide sortzaileetako bi egongo dira eszenatokian: Fito de la Parra bateria jotzailea eta Larry Taylor baxu jotzailea.

Lehen fitxaketa handi hori iragarrita, jaialdiak bere jarraitzaileei eta zaleei jakinarazi nahi die 2018ko edizioa, berriro ere, aukera ezin hobea izango dela bluesaz gozatzeko, beste jarduera batzuk antolatzeaz gain, nazioarte mailan ospetsuak diren taldeak eta jotzaileak izango baititugu gurekin.