Uztailaren 13an, berriz, larunbata, jendeak nekez ahaztuko duen saioa eskainiko du Hondarribiko Bluesaldiak
Gaur egungo lau harmonika-jotzaile handik osatzen dute Deltagroove Harp Blast, R.J. Mischo, Big Pete, Randy Chortkoff eta Mitch Kashmar-ek, hain zuzen ere, eta horiexek izango dira ordu eta erdiz Bentako eszenatokia dardarka jarriko dutenak. Eta lau harmonika-jotzaile bikain horiei Frank Goldwasser, Sander Kooiman, Willie J. Campbell eta Jimi Bott bezalako jendeak osaturiko oinarriko taldea, edo beste era batean esanda, The Mannish Boys talde bikaina eransten badiegu, 2011an jada utzi baikintuzten aho zabalik, pentsa zer-nolakoa izango den emaitza, ahantzezina seguru.
Delta Groove Harp Blast taldearen saioa uztailaren 13an izango da, larunbata, 24:00etan Bentako eszenatokian.