Hondarribia Blues Jaialdiak atzo eman zion amaiera bere zortzigarren edizioari eta oroitzapen ugari utzi dizkigu, inolaz ere. Eric Burdon britainiarraren presentzia izan zen nagusi azken jardunaldian, baina ez zen jendea txoratuta utzi zuen bakarra izan.
Sugaray Rayford-ek eta Delta Groove Harp Blast aho-soinulariek animatu zuten goizean kontzertu pedagogikoa, klase handiarekin, txera handiarekin eta oso publiko familiarrarekin. Arrakasta bikaina izan zuen herri paellak ere, The Romanticos eta Tonky Blues Bandek alaitua. Eta bukatzeko, Match Kashmar-en kontzertua San Pedro kalean.
Eric Burdonen eskutik etorri zen, berriz, azken traka, ahotsa, estiloa eta nortasun handia benetan, harentzako urteak ez direla pasatzen ematen du. Harexek jaso zuen Hondarribia Blues 2013 saria. Leku bakartiagoan, Blue Villagen, hainbesteko jendetzarik gabe, Manish Boy, Sugaray Radford eta Segarra Inn Blues taldeek betiko agurra eman zioten Bluesaldiaren edizio bikain honi Txingudi Badiaren ertzean.