European Blues Conference 2010

European Blues Conference

 

Iazko abuztuan Noruegan hautagaitza aurkeztu eta Paris, Suiza edo Alemaniako jaialdiekin leiha egin ondoren, Hondarribiak European Blues Conference 2010 jasoko du aurtengo udan.

Lau egunetan zehar, Hondarribia munduko blues erakustoki bihurtuko da.

Abuztuko Notteden Blues Festival delakoan, Hondarribia Blues Festival-eko ordezkaritza bat Noruegan izan zen hurrengo European Blues Conferencerako hautagaitza aurkezteko.

Benetan latza izan da egoitza izatea lortzea, nazioarteko egutegian indar handia duten beste jaialdiekin leiha egin behar izan delako, Paris edo Suiza kasu, hogei edizio baina gehiago dituzten zitak. Halere, HBF-ek izandako bilakaera indartsua eta han egindako aurkezpenak nahikoa izan dira nazioarteko onespena lortu eta hautagaitza eskuratzeko.

Egun horietan zehar mundo osoko blues profesionalak gure hirian bilduko dira bluesaren gaur egungo egoera aztertzeko, baita proiektu eta negozio berriak abian jartzeko. Promotoreak, lurralde guztietako kazetariak, disketxeak, elkarteak, jaialdiak, eragileak eta abar izango dira bisitari nagusiak, eta gure herriko ohiturak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute.

Hondarribia Europa osoari ezagutarazteko aukera paregabea izango da, baita aldi berean HBF munduko blues eragileen aurrean bermatzeko.