Ezin blues gehiago izan Hondarribian. Iristen ari dira edo iristear daude izarrak eta atzoko kontzertuetan saio bikainak izan ziren Bentako karpan.
Saio nagusietako bat izango da gaur gauekoa, Robert Cray beteranoarekin, zazpi Grammy baititu irabaziak artista honek. Baina horrez gainera, omenaldia egingo zaio Eric Claptoni eta haren “Unplagged” delakoari, eta gurekin izango ditugu halaber Virginia Labuat jaendarra eta Sharrie Williams iparramerikarra. Sarrera doan guztiak ikusteko.
GAURKO PROGRAMA
Calsberg Eszenatokian (Obispo plaza)
20:00 Claps for Clapton
(En caso de lluvia se trasladará a la sala Banako, Txiplau)
La Benta Eszenatokian
21:30 Virginia Labuat
22:30 Sharrie Williams
00:00 Robert Cray