Gaurko estilo sorta

Wax & Boggieren Blues zaharretik, Malina Moye Jimmi Hendrix femeninora, Barnatán polifazetikoa eta Mike Sponzak eta European Blues Conventionek duten talentu handia tartean, estilo sorta handia eskainiko ditu gaurko menuak.

 20:00tan, Apezpiku plazako Carlsberg eszenatokian Bartzelonako musika beltzean goraka ari den ahotsetako bat, Ster Wax, Boggie Two bikoteak lagunduta: David Giorcelli pianoa/ahotsa eta Reginald Vilardell bateria/washboard.

 Hurrengo eskala 21:30ean, Bentako eszenatoki nagusian, berriro hemen izango dugu Jimmy Barnatán The Cocooners taldearekin atzoko irekitze hotsen ondoren.

 Eszenatoki beretik mugitu gabe (Benta) bi plater nagusi: 22:30ean, Crossroads saila Mike Sponza & The European Blues Convention taldearekin, blues kontinentalaren nahastura; artista italiar honen ametsa errealitate bihurtua, hainbat herrialde europarretako interprete hoberenak eta orijinalenak bildu baititu urteetan.

 Eta jardunaldiari amaiera ezin hobea emateko, gauerdian, Malina Moye elektrifikatzailea, gitarra-jotzaile ezkertia izugarrizko curriculumarekin, emakume gailena eszenatokian, funka eta rocka modu hordigarrian nahasten dituena eta jendea dardararaziko duena.