Hondarribia, bluesez blai. Gaur gauean hasiko da zazpigarren edizioa eta dena prest dago lau musika egun eder igarotzeko, giro bikainean, badiaren ondoan. Lehen eguneko izotzaldia urtzeko: Huckleberry Finn nazionalak, J.W. Jones kanadar txundigarria eta Eric Sardinas gitarraren izarra, aurtengo artista nagusietako bat.
Era berean, gaurtik aurrera elkartasun txapa erosi ahal izango da Bentako Blue Village eremuan. Harekin biltzen den dirua Sve The Children GKEarentzat izango da guztia, Sahelen (Afrika) aurrera eramaten ari den laguntza humanitarioko kanpainarako.
GAURKO PROGRAMA
Bentako Eszenatokian
21:30etan Huckleberry Finn
22:30etan J.W. JOnes
00:00etan Eric Sardinas