HONDARRIBIA CROSSROADS: ELKARGUNEA
2011ko Hondarribia Blues Jaialdia tarteko, estatuko bazter guztietako hogei musikari bildu ziren agertoki berera estatuko bluesaren historian ezin errepikatu daitekeen unea partekatzeko xedean. Halako munta duen bilkura probestuz, Blues Hondarribia Musika Elkarteak dokumental bat osatu zuen musika estilo honek Madrilen eta Sevillan bizi izandakoak biltzeko. Lan honetan Espainian bluesaren jaiotza ezagutu zuten protagonistek parte hartzen dute. Tonky de la Peña, Ñaco Goñi, Francisco Simón, Jeff Espinoza, Mingo Balaguer, Lolo Ortega eta beste batzuek bluesa nola ezagutu zuten azaltzen digute, nolakoak izan ziren lehen urte haiek, nola ia inor ere biltzen ez zuten emanaldiak izan ohi ziren, pasarte esanguratsuenak kontatzen dizkigute. Hori guztia ezin ahantzizko gau hartako musikaz aberasturik eta luxuzko esatari birekin, Txus Blues etaJosé Bluefingersekin.