Hirugarren egun honetan ongi erreparatu behar diogu programari ezer ere ez galtzeko. 12:00etan San Pedro kalean “Izan Ezberdin Gazteentzat Aukera/ Una oportunidad para los jóvenes" kontzertu egingo da, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin eta bost taldek hartuko dute parte guztira, 12 eta 17 urte arteko gazteekin.
13:00etik aurrera, herri barbakoa egingo da Bentan, bi taldek animatuta: Travelin' Brothers Sextet, 14:00etan, eta Chicago Friends, 15:00etan.
Kirol kaiko eszenatoki berria 19:00etan estreinatuko du Mr. Groovy and the Blue Heads taldeak eta handik ordubetera, 20:00etan, Arma plazako Carlsberg eszenatokian Velma Powell kaliforniarrari entzuteko aukera izango dugu. Ordu berean, Coca Colaren eszenatokian, San Pedro kalean, Fede Aguado eta Osi Marínez beteranoek egingo dute beren saioa.
Bentako gaueko saioa 21:30ean hasiko da Paul San Martin piano jotzailearekin, eta handik ordubetera Lil'Ed & The Blues Imperials, eta bukatzeko, gauerditik aurrera Dwayne Dopsie ¬ The Zydeco Hellraisers.