40 urtez Johnny Winter kitar heroi paregabea izan da. Columbia Records zigiluarekin 1969an sinatu eta berehala nabarmendu zen bere-berea zuen blues klasikoa jotzeko modu hori: Texas-eko funk jatorra eta energiaz beteriko ikutu hori nahasten dituen konbinaketa indartsua. Jotzeko modu berri honek, Jimmy Page eta Eric Clapton bezalako kitarjoleekin blues-ean murgiltzen hasiak ziren jarraitzaile ugari erakarri zuen. Robert Johnson-en estiloan jotako country blues klasikoa eta “slide” delako altzairuzko tuboa hatz txikian sarturik jotzen dituen nota sutsuak nahasten ditu eta horregatik, Johnny Winter eragin handiko kitar jolea eta abeslarr errespetatua bihurtu da, bai britaniar blues rock-ean eta baita hegoaldeko rock delakoan ere (Allman Brothers, Lynyrd Skynyrd…). 70 eta 80. hamarkadetan bluesaren aitzindaritzat hartu zuten askok eta Johnnyk, gainera, Muddy Waters eta John Lee Hooker-en ibilbideak , defendatu eta bultzatu zituen, miresten zituen idoloak bait ziren.
Johnny Winter, petrolioaz bizi zen herrixka nahasi batean, Beaumont, Texas-en jaio zen leyenda dugu. Txikitatik bluesa eta rock’n’roll-a entzun eta jotzen hazi zen. 1968an Rolling Stone aldizkarian Texaseko musikari buruzko artikulu batean Johnny Winter agertu zen eta sekulako iskanbila eragin zuen disko zigiluen artean bere talentua bereganatu nahi zutelako. 1969n bere izenarekin atera zuen diskotik hona, Johnnyk rock eta blues klasikoko 40 bat disko grabatu ditu, eta 70. hamarkadaren erdialdera, ikuskizun jendetsu hobenetarikoa zen. Hamarkadaren bukaera aldera, hainbat Grammy irabazitako disko sail batean parte hartu zuen Muddy Waters-ekin batera, bai produkzio artistikoan eta bai bertan kitarra joaz. Muddyk Johnnyrenganako estima hundia zuen eta “bere semea” deitzeko ohitura zuen. Grabazio hauek, ez zuten bere idoloaren “itzulera” soilik eragin, baita Johnnyk blues-arekiko zuen zaletasuna eta maitasuna areagotu ere.
Egun, Johnny Winter berpizte harrigarria bizitzen ari da, mundu guztian zehar kontzertuak eskaini eta sarrerak agortuz. Hala ere , bizitza osoan zehar lorpen eta ospe haundiak izan ditu; horietako bat, 2007an Eric Clapto-en Crossroads Festibalean egin zuen agerpen arrakastatsua, Derek Trucks, Buddy Guy y Claptonekin batera; gainera, Grammy bat irabazi zuen DVD batean ikus daiteke. Beste bat, Slash-ek aurkeztutako gala batean izan zen, Nashvillen: Gibson kitar markak bereziki Johnnyrentzat diseinatutako “Johnny Winter Firebird” delako “signature” kitarra aurkeztu zuten. Bizitza osoan erabili zuen kitar modelo kuttunean oinarritutakoa, alegia. “A life through the 70s” izeneko DVDa eta “Live Bootleg” CD sailak arrakasta izugarria izan zuten eta Billboard Blues zerrendetan lehenengo postuetan egon ziren. Johnny-k bi video didaktiko soilik grabatu ditu (Cherry Lane/Hal Leonard-ek ekoiztuak), mundo osoko kitar joleak zoratzeko modukoak. Allman Brothers taldeak 40. urteurrena ospatzeko antolatu zuten kontzeruko bideoan ere gonbidatu berezi bezala agertu zen; DVD hori, Manhattan-go Beacon Theaterren grabatu zen. Gainera, entzute handiko festibaletan ere artista nagusia izan da. Hala nola, New Orleans Jazz & Heritage Festival. Chicago Blues Festival, Swedish Rock Fest, Warren Haynes X-max jam etal Europako Rockpalast, batzuk aipatze arren. Warner Bros-ek , Woodstock-eko 40. urteurrenerako “3 Days of Love and Peace” izeneko DVDa kaleratu du eta bideoaren zuzendariak Johnny Winter “Meantown Blues” klasiko zoragarria jotzen agertzen den zatia aukeratu eta sartu du lehendabizikoz .
“I’m a Bluesman” doinuak, Virgin /Emik argitaratua, duela gutxi Grammy saria irabazi zuen eta, noski, Johnnyk Texasen zuen ospea haunditu besterik ez du egin. CD honetan, zuzenean elkarrekin luzaro aritu diren bi musikarik hartu dute parte , Paul Nelson, kitarran eta Scott Spray baxuan eta baita sartu berria den bateria joleak ere, Vitto Liuzzik,hain zuzen.
Johnny Winter Indarberritua eta sutsu “Itzuli dela” esatea musikari haudi hau gutxietsi egiten du. Egia esan inoiz ez zen joan. Inoiz baino hobeto dago.