Arma Plazako Carlsberg eszenatoki bikaina Awek talde frantsesarekin estreinatuko da, 20:00etatik aurrera, birak egiten eta kontzertuak ematen hogeita bost urte daramatzan taldea eta hamar disko dituena. Merezi du entzutea.
21:30ean, Bentako eszenatoki nagusian, Euskadiko bigarren taldea, Still River, eta haren bost kide sutsuak.
Handik ordubetera, 22:30ean, Bentan, Texaseko eta West Coast-eko bluesaren ordezkari hoberenetako batzuek osatutako taldea: Golden State-Lone Star Blues Revue blues talde handia, Mark Hummel Grammy-rako izendatua dagoen taldeko aho-soinu jotzaile, abeslari eta buruarekin batera.
Etabukatzeko, gauerdian, Crossroads II, topaketaren bigarren zatia, blues nazionaleko interprete hoberenetako batzuekin, txoko guztietatik etorriak. Horiexek arduratuko dira gure bluesak historian zehar izan duen ibilbidea egiteaz, elkarren artean nahasiz eta jendeari gozaraziz. Izen batzuk: Lluis Coloma, Big Dani Pérez, Francisco Simón, Mingo Balaguer, ...