Mike Sponza & The EBC

MIKE SPONZA ETA BLUESAREN KONBENTZIO EUROPARRA

“NAHASKETA KONTINENTALA”

 Mike Sponzak bere bizitzan zehar beti izan du blues europarra grabatzeko grina, eta horretan lan egin zuen 2004. urtean bere helburua lortu zuen arte. Mikek bina CD eta DVD grabatu ditu harrez gero “European Blues Convention” delakoarekin. Esperientzia sinestezina izan da!

Albuma osatu ahal izateko Europa osoko artistak elkartzea arte estilo ezberdineko, musiken aurreko lehentasun ezberdineko, logistika eta diru kontu ezberdineko puzzle bateko piezak osatzea bezalakoa izan zen. Baina hark zerbait ezberdina egin nahi izan zuen, eta ez hainbat gai bilduko zituen beste CD bat! Helburua CD homogeneo bat osatzea izan zen, eta bluesa izango zen hizkuntza komuna. Xede horretan idatzita daude abestiak, eta euren artean bat egiten dute arte esperientziek.

3 urtez lanean gogor ari eta gero, 2011ko ekainean osatu zen EUROPEAN BLUES CONVENTIONen albuma 

 12 herrialdetako 33 musikariekin, bluesaren batasun musikala sortzen duen aurreneko proiektua da album bikoitz hau, eta Europako blues jendearen artean dagoen komunitate sentimendu indartsuaren erakusgarri da.

Artisten arteko benetako trukean jarri zuen arreta Mikek: “songcrossing" (abestien ateko gurutzatzea) kontzeptua sortu eta proposatu zuen. Oso ongi dago, demagun, musikagile alemaniar batek sortutako abestia hungariar batek edo beste herrialdeko beste musikari batek interpretatzea...

Loturak, elkarren arteko trukeak eta hutsak ondoz ondo gertatzen dira kontinenteko interpretari on eta originaletako batzuek “album kontzeptual” bat sortzeko. Gu guztiok geure bizitza pertsonalen, inguratzen gaituenaren eta geure gizarte bizitzaren bidez iragazten dugu bluesa. Hemen ez dugu imitatzailerik, blues musika egiten duten pertsonak baizik.

 

MIKE SPONZA ETA BLUESAREN KONBENTZIO EUROPARRA

PREST DAUDE 2013KO ZUZENEKO KONTZERTUETARAKO

 Hauxe da proiektu sendoa eta programa berria duen talde europar bakarra. Taldeko kideek idatzitako abestietan oinarrituta dago ikuskizuna, baina badira bluesaren egile klasiko batzuei egiten zaizkien keinu batzuk. Bila ari zarena benetan zerbait Berria baldin bada eta ohiko proposamenak ez bezalakoa, bada.... HEMENTXE DUZU, AURKITU DUZU!

 Album bikoitza egiteko jo zuten musikarietatik batzuk osatzen dute zuzeneko taldea... Hemen dira

 Mike Sponza (gitarra - ITA), Tonky De La Pena (ahotsak, gitarras - ESP), Matej Kuzel (saxo tenorra - ESLO), Matyas Pribojszki (aho-soinua - HUN) Moreno Buttinar (bateria - CH), Martin Gasselsberger (pianoa - AUS), Mauro Tolot (baxua - ITA)