RAIMUNDO AMADOR

RAIMUNDO AMADOR Y LA ÚLTIMA EXPERIENCIA

Raimundo Amador,  La Ultima Experiencia taldearekin batera  izango  dira jaialdiko azken eguneko protagonistak, Benta eszenatokian 20:30tan joko bait dute.

Gran Wyoming-ek kontzertua telebistako konpromisoak direla eta bertan behera utzi behar izan du, eta beraz, Raimundo Amador bihurtko da  zalantzarik gabe  Uztailak 10, igande arratseko protagonista.

Behin baino gehiagotan BB King berarekin jo izan duen Raimundo Amador,  La Ultima Experiencia-rekin dator Benta eszenatokira.  Talde hau hiru musikari bikain bezain gazteak osatzen dute: Miguel Ángel Ariza, José Alberto Solís eta  Carlos Lahoz.