“Eta bluesak seme bat izan zuen”
Asko hitz egin da eta asko hitz egingo da Boogietik, jump bluesetik edo rythm and bluesetik hasiera batean gutxi batzuek eta gero mundu osoak rock and roll deituko zioten semearenganako jauzia eragin zuten artistari, abestiari, urteari edo zirkunstantziei buruz.
Jackie Brenstonen Rocket 88 ote? ¿Louis Jordan ote Caldoniarekin? ¿Big Joe Turner ote bere Shake rattle n rollarekin?
Eta zergatik ez John Lee Hookerren edozein gai?
Ur hauetan nabigatzen ari da “Segarra Inn Blues”. Carlos Segarraren “Rebeldes” lanaren proiektu paraleloa da. Carlos Segarra sinetsirik dago etiketak marmeladentzako direla, eta ez musikarentzako.
“Segarra hoteleko bluesek” guztiontzako gelak dauzkate, ez soilik aipatu aitzindarientzat.
70. urteetako blues-rock-glamak aberasten du errepertorioa, bluesaren elektrifikazioaren urte aintzatsu haietan ongi sustraituriko generoak.
Bluesak seme bat izan zuen. Haren izena.... gutxienekoa da.