Texasen bizi den Shawn Pittman kantautore eta kitar jolea 1974ko Urriak 13an jaio zen Oklahomako herrixka batean. Buddy Holly, Chuck Berry ete piano stride-a jotzen zuen amona entzuten hezi zen. Gaztetxoa zelarik Jimmy Reed, Elmore James eta Albert King-en diskoak entzuten zituen eta ordutik blues kitarrak erabat harrapatu zuen. Shawn ez da kitar jole deigarria, bere iritziz noten arteko espazioak notak berak bezain garrantzitsuak dira. Tonua eta melodia, Pittmanen esanetan, kitarraren giderretik zehar egiten diren gorakada eta beherakada deigarri eta karrankariak baino.
CD bat ateratzerakoan, hiru maila daude: emankorra, oparoa eta Shawn Pittman. Shawn bere herrian 90.hamarkadaren amaieran ezagutarazi zen, eta 2009an eta 2010n bina CD kaleratu zituen. Azkena, “Undeniable”, 8.a da, benetan harrigarria 35 urteko mutil batentzat! 11 doinutatik 10 berak isortutakoak dira, izenburu hori darama, Pittmanen esanetan, diskoa entzun bezain laster, soinu jatorra, blues ona dela ezin uka daitekelako. “Ez ditut pedalak erabiltzen , tonua hatzekin, kitarrarekin eta anpliarekin lortzen dut…Nire kantak idatzi eta kantatzen ditut”. Pittman eta Stuart Sullivan-ek egin zuten produkzioa.
2010n argiraratua baita ere, bai Europan eta bai hemen kaleratua , 7. Diskoa dator, “Too hot” (“beroegia”) izenburu egokiarekin (ez dago blues mantsorik!). 2009an grabtu zuten Italiko studio batean, Pittman eta bere taldeak itsasoz bestalde egiten ari ziren 10. Biran izan zuten egun libre bakarrean. Zuzenean grabatu zuten eta 15 kanta atera zituzte! Hori baino lehen, Milanen kokatutako Feeling Good Productions ajentziak, Tano Ro-renak alegia, Pittmanen lehen 5 diskoen bilduma argitaratu zuen, “Movin’ and Groovin”.
Berriagoa da 2000. urtean bere lagun Moeller anaiekin (The Fabulous Thunderbirds) grabatu zuena. Europan argitaratu zen. Europan zehar, kontzertu ajente batek promozioa egiteko erabiltzekoa zen diskoa, baina aurreikuspenak hobetu zituela dirudi. Egun, Shawn disko berri bat amaitzen ari da eta 2011ko udaberrian Delta Groove Records zigilupean kaleratuko da.