STEVEN SEAGAL
Aurtengo edizioko protagonistetako bat Steven Seagal izango dela jakiteak zalaparta handia sortu du bluesaren jarraitzaileen artean, baina eszeptiko guztientzat, bakarrik esan Seagal blues zale amorratua dela 12 urte zituenetik eta talde bikaina dakarrela berekin batean. Lasai orduan, ziurtatua dago ikuskizuna.
Steven Seagalen emanaldia uztailaren 10ean izango da, ostegunean, Bentako eszenatokian. SARRERA DOHAINIK