TAJ MAHAL, BLUES HONDARRIBIA 2014 SARIA
Blues Hondarribia 2014 txapela jasoko du bluesman amerikarrak, izan duen karrera artistikoagatik esker ona azaltzeko. Aipatzekoa da, XX. mendean gehienik eragin duten blues musikarietako bat izan dela Taj Mahal, 1942. urtean jaioa.
Taj Mahalen emanaldia uztailaren 12an izango da, larunbatean, Bentako eszenatokian.