13:00eko herri paellaren ondoren, Fede Aguadok eta Osi MartĂnezek animatuko dute Benta, eta gero, musika emanaldia errepikatuko du Lil'Ed & The Blues Imperialsek. Geroago, 19.00etan, San Pedro kaleko Coca Colaren eszenatokian, Mr. Groovy and the Blues Heads taldeak erakutsiko digu zergatik hartzen den gaur egungo talde nazional hoberenetakotzat.
Bentako eszenatoki nagusiak harrera egingo dio, 20:00etan, artisten egiazko leinu bateko azken belaunaldiari, Shawn Holt & The Teardrops, eta gero, 21:30ean beste musika talentu bati, Ariel Roti.
Azkeneko jam session delakoa Dwayne Dopsie eta Shawn Holten eskutik joango da buruz buru, eta beste artista gonbidatu batzuek ere hartuko dute parte.