Tonky de la Peña madrildarra izango da, zirkuituan John Mayalle espainiar gisa ezagutzen dena urteetan zehar sortu duen eskolagatik, Hondarribiko Bluesaldiaren zortzigarren edizio honetan protagonistetako bat.
Blues nazionaleko ikonoetako bat da Tonky eta Carey Bell, Mike Taylor (Rolling Stones-eko kide ohia), Jerry Lee Lewis, Lousiana Red edo Charlie Musselwhite bezalako artistekin batera jo izan du.
Tonky Blues Band taldeak uztailaren 13an egingo du bere saioa Carlsberg eszenatokian (Apezpiku plaza, 20:00etan) eta uztailaren 14an, igandean, 15:00etan, berriz, herri barbakoan.