TVE-KIN AKORDIOA

Uztailak 7 eta 10 bitartean ospatuko den Hondarribia Blues Jaialdiak, aurtengo kontzertu nagusiak emititzeko  akordioa lortu du TVE telebista katearekin.

 Johnny Winter, Girls with Guitars (Dani Wilde, Cassie Taylor eta Samantha Fish), The Mannish Boys, Chris James eta Patrick Rynn (Willie Hayes, Rob Stone eta David Maxwell), eta sortu berri den Hondarribia Crossroads-estatuko blues musikari historikoen bilkura-, dira HBFko VI. edizoaren kartel nagusiko protagonista batzuk eta TVEko 2. Kateak, lehendabizikoz, udako musika programazioan sartuko dituenak, alegia.

 Hondarribiko Jaialdiko saioak,  Uztailak 21 eta 29 bitartean emitituko dira, gauerdiko ordutegian (24h30tik aurrera), eta besteak beste, joan den edizioan jo zuen piano jole haundi baten kontzertua ere emango dute:  duela gutxi hil zen Pinetop Perkins, Mississipiko blueslari erraldoia.

 Bestalde, antolatzialeek dioten bezala, jaialdiaren hazkunde eta hedapenerako izugarrizko bultzada izango den akordio honetan, urtearen bukaeran emitituko den ordu beteko  dokumentala ere sartuko da. Bertan, estatuko bluesaren historia azalduko da. Horretarako,  HBFko Crossroads izeneko kontzertuko irudiak erabiliko dira nagusiki eta baita  jaialdian zehar egingo diren  elkarrizketa eta argazkiekin osatuko den materiala ere.