Awek

24 urtez errepideetan, ostatuetan eta jaialdietan, agertoki handietan eta txikietan, huts egin gabe eta goiari eusten.
24 urteotan 10 disko grabatu dituzte (haietarik 3 AEBetan), eta 1.600dik gora emanaldi eskaini dituzte Frantzian, Europan, Indian, Marokon, Kanadan eta AEBetan. Eta beti bidean aurrera egin duten arren, jatorrizko estiloari eutsi diote errespetuagatik, zintzotasunagatik eta bakuntasunagatik.

Taldearen arrakasta handien artean aipatzekoak dira 2004an eta 2005ean Frantziako talderik onena aukeratu izana, 2008an Memphisko IBC-ko finalean izana eta 2011an Berlingo EBC-an lortutako lehen postua. Gainera, besteak beste BB King, John Mayall, Blues Brothers eta The Yardbirds bezalako talde handien kontzertuei sarrera egiteko ohorea izan du.

AWEK taldeko kideak dira:
Bernard Sellam: Gitarra eta ahotsa
Joël Ferron: Baxua
Olivier Trebel: Bateria
Stéphane Bertolino: Armónica