Stephanie Ghizzoni eta Max Lazzarin nor bere aldetik ibili ziren Italiako eta Europako agertoki garrantzitsuenetan. Biak izan ziren hainbat taldetan buru, eta musika beltzaren izen handienekin kolaborazio lanak eginak dira, hainbat kontzertutan izar horien aurreko talde gisa jarduteaz gain. Azkenik, 2015ean, indarrak biltzeko erabakia hartu eta Bayou Moonshiners sortu zuten, pianoa, kaxa eta New Orleanseko estiloko bi ahots, amaierarik gabeko benetako nazioarteko bira guztiz arrakastatsuan, asebetetzeko moduko biran: 2016an, Italian Blues Challeng " lehen saria lortu zuten eta ondorioz, italiarren ordezkariak izan ziren 2017ko apirilean Danimarkan egindako "European Blues Challenge" jaialdian. Taldearen ikuskizun guztiz arrakastatsuak eman zion amaiera jaialdi handi honetako lehen gauari, ikus-entzuleak guztiz emanak agertokiaren oinetan, eta epaimahaikideak ahoa bete hortz taldearen indarraren eta bizitasunaren aurrean.
Maxek eta Stephek betiko abestiak eta abesti modernoenak interpretatzen dituzte, baita eurek konposatutako lanak ere. Mahalia Jacksonen gospel bat entzun dezakegu jarraian inoiz entzun ez dugun abesti bat entzuteko eta ondoren Longhair maisuari omenaldi egiteko kanta bat aditzeko... Esan gabe doa, guztia soinu eta guztiz originalak diren bi ahots aipagarriez blaiturik, ondurik eta "New Orleanseko espiritu nahastezinaz lurrindurik.