2014. urtearen erdialdera sortu ziren herri musika esploratzeko asmoz eta iragan mendean oinarritutako musikari beste ikuspegi bat emateko asmoz. David Pisabarro (a. k. a. 413) frontman eta banjo jotzaileak soilik instrumentu akustikoez (kontrabaxua, biolina, tronpeta, gitarra eta perkusioa) osatutako banda bat bildu zuen, eta harrez gero musika egin, hazi eta kontzertuak eman dituzte han eta hemen. Beren errepertorioen zabalera eta eklektizismoa dira bandaren bereizgarri deigarrienetakoak. Zango bat country & western, swing eta 30. eta 40. urteetako bluesean oinarrituta, horren jorratuta ez dauden lurraldeetan, lurralde garaikideagoetan, sartzen dira, esate baterako ekialdeko Europako doinuak eta haytiko calypsoa lotzeko. Horrenbestez, Cab Calloway, Hank Williams, Johnny Cash, Tom Waits, Pokey LaFarge eta C. W. Stoneking nabaritu ditzakegu bere emanaldietan, hori guztia oso gustukoa duten akorde minorrarekin nahasita.
Oihartzunak oihanaren sakontasunetik, country koipetsuaren tantak, 20. hamarkadako swing-aren fakzio zaharrena, calypso eta baita Tom Waits esperimentalaren ukituak, hori da Ghost Number & His Tipsy Gypsies donostiarrek eskaintzen dutena.
Taldea, 2014 urte amaieran 413 musikari eta ekoizleren eskutik sortu zen. Bi urteetan zehar, era guztietako jaialdietan parte hartu ostean (Kutxa Kultur, Jazzaldia, Tibidabo Live Festival...) edo izen garrantzitsuen hasierako talde gisa arituta (Alpha Blondy, Deke Dickerson eta los Straitjackets, CW Stoneking , Slim Cessna's Autoclub...), 2017an beraien iraupen luzeko lehen lana auto argitaratu zuten, sustraietatik jaiotzen den musika horri ikuspuntu berri bat eskainiz. Ikuspegi berri bat, garai bateko instrumentu eta soinuen azpian poparen egiturak kamuflatuz, soinu eklektiko, dotore, fresko eta gaur egungoa ekarriz.