Bertaratuak alproja baten ehorzketan izango dira.
Enpresaburu ospetsu baten ehorzketa da jazzaz blaitutako segizio zaratatsu honen eragilea.
Agertoki honetan, zenduaren gertuko pertsonaia nabarmenek etengo dute emanaldia, ikus-entzuleekin jardungo dute, eta egoera zentzugabeak inprobisatuko dituzte.
Azkenean, jai batean amaitzen da dena.
GARAPENA:
3 atal berezituetan banatzen da ikuskizuna:
Segizioa
Zenduaren familiartekoekin batera, elizkizun buruak, musika bandak eta hilkutxak osatutako segizioa. Jarraian, zenduaren gertuko pertsonak.
Beila
Beilan zehar musika doinu batzuekin girotuko du bandak une goibela, eta familiartekoen hainbat interbentzio ikusiko ditugu.
Erritmo aldaketa, JAI AMAIERA
Familiarteko gertukoenek lur emango diote zenduari, eta bizitzaz gozatzeko gonbita egingo diete bertaratutako guztiei.
Dixie musikak, dantzak eta portuko te txupito batek ematen die hasiera jaiari.
AURREKARIAK:
New Orleans ezaugarritzen duen aspaldiko kultur aniztasunari esker, oso hiri aberatsa da tradizioetan, eta munduan ez dago bertan hiletak ospatzeko duten era guztiz berezia.
XIX. mendeko lehen urteetakoa da Hileta Jazza, beltzek, esklaboak izan ala ez, indarrak eta zeuzkaten baliabide urriak biltzen zituzten garaikoa zenduari ehorzketa duina emateko xedean.
Harrez gero, segizioan "lehen lerroan" jartzen dira zenduaren familiartekoak, jarraian izaten dute Jazz Banda, eta haren atzetik gainerako lagunak, familiartekoak ez direnak, "bigarren lerroa" osatzen dutenak. Bigarren lerro hori kideen osagaiek egiten dute bereizgarri: haizemaileak, zapiak eta eguzkitakoak, guztiak ezinbestekoak hegoaldeko klima beroan eta sarritan urrutian dagoen hilerrirako bidean.
Joanekoan lasai ibiltzen dira, bandak interpretatutako hileta martxaren erritmo motelean. Behin zenduari lur eman eta gero, turuta hotsak adierazten die bertaratuei erritmo aldaketa erabatekoa datorrela.
Orduan, segizioko kide guztiek ospatzen dute zenduak eramandako bizitza, eta alaitsu dantza egiten dute zenduaren arima askatzen laguntzeko, attrezzo guztia agerian jarrita, zapiak eta haizemaileak astinduz eta koloretako eguzkitakoak biraraziz. Hiletetan ezinbesteko elementuak badira ere, denboraren joanean ikur nagusi bihurtu dira hirian izaten diren edozein motatako ospakizunetan: Mardi Gras-ean, ezkontzetan, unibertsitateko graduazioetan, urteurrenetan, erretreta hartzean, kirol ekitaldietan eta abarretan.
Beharrizan bati erantzuteko modua izaten hasi zena estilo pertsonal baten eta itxuraz Let the good times roll!!! dioen bizitzaren aurreko jarrera baten isla bihurtu da.