40. eta 50. urteetako jazz showmen handien tradizioari eutsi dio Ray Gelatok, moldaketa bereziak interpretatuz swing-en garaiko konposizioen gainean. Bere ikuskizun bikainak umore eta jolas osagaiak itzultzen dizkio jazzari. Gelatoren saxofoi tenorraren soinu zabalak, Ike Quebec e Illinois Jacquet-en oinarritua, abeslari gisa duen estiloak (Louis Prima eta Louis Armstrong-engandik etorria), eta showman gisa dituen trebetasunek, gehi bereziki bere taldearentzat idatzitako moldaketa bikainek, swing musikaren estandarte nagusietako bilakatu dute gure egunetan.
Ray-ri bere aitarengandik etorriko zitzaion segur aski lehen musika eragina. Hegazkinlaria zen hura, estatubatuarra, Nueva Jersey-koa, Londres bizi zena, Ray-ren aitak disko bilduma izugarria ekarri zuen. Ray gazteak orain gogoratzen du Sammy Davis, Dean Martin, Bill Haley Little Richard entzun izana, eta baita beste asko ere, etxean mutiko koskorra zenean. Musikarenganako maitasun hori are gehiago garatu zen Ray nerabea izan zenean, Rock & roll eta Rhythm & blues klub hoberenetan aurkituko zenuen gau gehienetan. Louis Jordan eta Louis Primaren soinuak ezagutuko zituen, beste artista gogoangarri askoren artean, gerora eragin izugarria izan zutenak Ray-ren musikan. 1979. urtean, Ray saxofoia ikasten hasi zen eta musikari handiak ezagutu zituen, Coleman Hawkins, Lester Young, Illinois Jacquet, Ben Webster, eta beste. Maisu horiek eragin handia izan duten Gelatorengan.