"Benetakoak" da deskribatzeko garaian sarrien aditzen den hitza. Beren diskoak entzutean, gehienek zuzenean Austin, Memphis edo New Orleansetik etorriak direla pentsatzen dute. Bizitza osoa jotzen daramaten 5 musikari kartsu dira: orain 5 urte elkartu ziren Bilbon Still River osatzeko.
Taldearen lehen grabazioak, Demo (Grabasonic, Berango –Bizkaia), jatorrizko 6 gairekin osatuak, agerian utzi zituen taldearen gaitasunak musika sortzeko eta amerikar musikan sustraitutako soinuak eta estiloa eskaintzeko.
Une honetan bigarren diskoa ari dira aurkezten, Wood & Wire; Andoaingo (Gipuzkoa) Garate Studios estudioan eta Kaki Arkarazorekin. Lan honek bidean egindako lagunen kolaborazio biltzen ditu, esate baterako, Alain Sanchorenak (saxoa - Travellin Brothers), Julian Maesorenak (organoa) eta Mercos Collenak (aho-soinua). Guztira 10 gai dira, 5 kolaborazioekin eta 5 soilik jatorrizko bandarekin, 7 gai elektriko eta beste 3 akustiko.