TIA CARROLL & MINGO COLOMA SIMÓN BLUES EXPRESS
"BLUES IS MY BUSINESS TOUR 2018"
Espainian gehien miretsitako hiru blues musikarik, Mingo, Coloma & Simón Blues Express “Supertaldeko” kideak, beren indarrak batu dituzte eta are aberatsago bilakatu dira proiektu berezi batekin, Estatu Batuetako Tia Carroll, blues abeslari ospetsua izango baitute berekin, West Coasteko egiazko izarra.
Haietako bakoitza Sustrai Amerikarreko hiru talde hoberenetakoen buru izanik herrialde honetan, Mingo & The Blues Intruders, Lluís Coloma Trío eta Red House hurrenez hurren, bokalista kaliforniar handi hori berekin izatean koska bat estuagoa izango da egingo duten show paregabea; 2017ko uztailean San Javierreko Jazz Jaialdian, Bartzelonako Blues Jaialdian eta Madrilgo Clamores aretoan egin zituzten hiru ekitaldi guztiz arrakastatsuak horren erakusgarri.
Tia Carrollek 2007ko bokalista hoberenaren saria jaso zuen "West Coast Blues Hall of Fame" delakoaren eskutik, blues tradizionaleko emakume hoberenarena 2008. urtean "Jus Blues Music Foundation’s" erakundearen eskutik, eta R&Bko bokalista hoberena 2011. urtean eta bokalista hoberena 2012. urteko Rock & Roll Hall of Fame lehiaketan.
TIA Carroll Richmond-en jaio eta hazi zen, Kalifornian, eta berak karrera bat zela jakin baino lehen hasi zen bere karrera. Gurasoen arabera, Tiak, mundu honetara etorri zenean abestu egiten zuen negar egin beharrean.
Stevie Wonder, Larry Graham, Ike & Tina Turner, los Beatles eta The Monkees bezalako musikariei entzuten hazi zen Tia, eta horrexegatik musika estilo askok izan dute eragina harengan, bere albumetan ikusten den bezala.
Tiak Gladys Knight, Ray Charles, Patti LaBelle eta Tower of Power abeslariekin partekatu du eszenatokia, eta San Frantziskoko badia aldeko artista batzuekin (Sugar Pie DeSanto, E.C. Scott eta Jimmy McCracklin, esate baterako) elkarlanean entzun daiteke haren ahotsa.
Bere lehen CDan, "Wanna Ride", Tiak estilo rockerragoa du, bere lagun eta gitarra jotzaile handi George von Giese-ren eraginez agian, baina bigarren album homonimoan, "Tía Carroll" izenekoa, Soul eta R&B estiloa du gehiago, eta bere ahotsa izugarria da azken lan horretan.
Tia Carrollek 2007ko bokalista hoberenaren saria jaso zuen "West Coast Blues Hall of Fame" delakoaren eskutik, blues tradizionaleko emakume hoberenarena 2008. urtean "Jus Blues Music Foundation’s" erakundearen eskutik, eta R&Bko bokalista hoberena 2011. urtean eta bokalista hoberena 2012. urteko Rock & Roll Hall of Fame lehiaketan.
Nazioarte mailan egin ditu birak, Mexiko, Brasil, Suitza, Italia eta Estonia, eta txundituta utzi du herrialde haietako jendea. Gaur egun Kalifornian birak egiten ari da, bere hurrengo lana, "Soul Survivor", prestatzen, eta inolako zalantzarik gabe ospea hartzen "Blues wall of fame" alorrean.
Tia Carroll – Ahotsa
Mingo Balaguer – Ahotsa eta ahosoinua
Lluís Coloma – Pianoa
Francisco Simón – Gitarra
Manolo Germán – Kontrabaxua
Marc Ruiz – Bateria