Hondarribia Euskal Itsasertzaren muturrean dagoen hiria da.
Jaizkibel Mendiaren magalean, (Kantauriko itsasertzean altuena), Kantauri Itsasoak eta Txingudi Badiak bustia; kokagune zoragarrian dago eta sarbide errazak izateaz gain Frantziarekiko berezko muga egiten du. Donostiatik 20 minutura soilik, eta Bilbo eta Iruñetik ordu betera Hondarribiko Aireportua dago, egunero Madril eta Bartzelonara hegalaldiak dituelarik.
Bilbo-Behobia A8 autobidez, N-1 eta N-121etik, Iruñetik datorrenaren bidez, sarbide erraza daukazu Hondarribira.
Autobusez
www.ekialdebus.net
Hondarribiko Udalerrian finkatutako aireportuak Madril eta Bartzelonarako hegalaldiak ditu egunero.
Irungo Nazioarteko Geltokira Europako edozein puntutatik
etortzen dira eta baita abiatu ere. Tren Geltokitik bost minutura
autobus geltokia daukazu Hondarribira 10 minuturo eramango zaituena.
Taxi geltokia ere tren geltokiaren ondoan dago.
Hendaiako kirol kaitik, 15 minuturo itsasontzi bat irteten da Hondarribira eramango gaituena, Txingudiko badia minutu gutxitan gurutzatuko duena. Hondarribiak ere, kirol kaia badu, 2.001eko udan burutua, 500 itsasontzientzat lekua duelarik.