Gaur goizean hasi da bluesaldia kontzertu pedagogikoarekin. Neskato eta mutiko ugari bildu dira Itsas Etxean, Belceblues taldearekin batera dantza egin eta abestu dute taldeko kide baten, Oihan Vegaren, gidaritzapean. Aupa fan txiki horiek!
Eskualdeko hamar artista bildu dira guztira Hondarribiko Bluesaldiaren inguruan, ikuskizunari bestelako ikuspegi batetik begiratzeko. Jaialdiaren egunetan beren arkatzekin eta errotulagailuekin joango dira, lehiaketa beren eran dokumentatzeko.
Aurtengo edizioan ere Hondarribira jende asko etortzea espero da. Aurreko urteetan 90.000 lagunetik gora izan ziren, zaleen uholde handia, eta eragin ekonomiko garrantzitsua izan zuen halaber.
Beste edizioetan bezala, E77 (Irun, Errenteria, Pasaia, Donostia), E78 (Irun) eta E21 (Donostia autopistaz) lineak ibiliko dira. Informazio gehiago helbide hauetan: www.ekialdebus.eus eta twitter @ekialdebus
Mercedes Benz etxea, Gipuzkoan duen kontzesionario Goiko Autoren eskutik, berriz ere izango da Jaialdiko ibilgailu ofiziala. Hamaika urte Bluesaldiko izarrei eta taldeei zerbitzua ematen.
Gaur Donostian izan da Hondarribiko hamabigarren Bluesaldiaren aurkezpen ofiziala. Aurtengo afixan bluesaren izar handiak eta kaleko egitarau oparoagoa eskaintzen dira, betiere kalitatea ipar hartuta.
Mahou-San Miguel taldeak konfiantza osoa izaten jarraitzen du Hondarribiko Bluesaldiarekin Bidasoaldean Carlsberg marka sendotzeko.
Eta dagoeneko hamaika urte dira Jaialdiari laguntza etengabe ematen diola
Beste urte batez, Jaialdia akordio batera iritsi da TVEren 2. Katearekin aurtengo edizioko bi kontzertu grabatzeko eta beste egun batean telebistaz eskaintzeko.