GITARRA BLUES MINTEGIA
Aurten, eta berrikuntza gisa, gitarra blues mintegia antolatuko da genero horretan sakondu nahi duten gitarra jotzaile guztientzat.
Francisco Simón (Red House) gitarra jotzaile handiak emango du mintegia, eta bertan, ia adar amaigabeak dituen estilo baten apreziazioa aintzatetsi eta hobetzen eta musikaren historian genero bakar bilakatu duen harmonia aztertzen ikasiko dute ikasleek.
Azkenik, hedapen praktikoa emango digute mintegian emango diren inprobisazio eta moldaketa nozioek eta trebetasunez moldatu eta bluesaren inguruko gure ezagutzak garatu ahal izango ditugu horri esker.
Gai zerrenda:
* Bluesaren historia : " Deltatik gure egunetara , Contemporary Blues. "
* Erritmoa: Erritmo afrikarretik “shufflera".
* Bluesaren harmonia.
* Bluesaren formatuak : " Blues primitibo eta irregularretik Hamabi Konpasetara
* Akordeak eta mugimenduak : Konponketak .
* Eskalak eta fraseatzea : Inprobisazioa
* Ekipamendua
Mintegian barne dagoen materiala, ikasleei banatuko zaiena:
* Libretoa akordeei, patternei, eskalei, formatuei eta abarri buruzko informazio guztiarekin.
* CDa 17 pistarekin, blues estilo desberdinen adibideak barne, eta baita backing trackak ere, hala rhythm nola soloingekin haien gainean praktikatzeko .
* 7 rhythm sheets
* 3 soloing sheets
Iraupena:
Mintegiak 9 eskola ordu izango ditu, 3 saiotan banatuak, uztailaren 10, 11 eta 12an, 17:00tik 20:00 arte.
Izen ematea:
Prezioa: 50€
Mintegian 15 gitarra jotzaile bakarrik onartuko dira
Ondoko email honen bidez egin behar da aurre izen ematea: info@blueshondarribia.com
Izena emateko epea bukatu ondoren, aurrez izena eman duten lehen 15ekin jarriko gara harremanetan ordainketa nola egin jakinarazteko. Hamar eguneko epean ez bada ordainketa egin, aurrez izena eman dutenen zerrendan hurrena dagoenarekin jarriko gara harremanetan automatikoki.