Badiatik badiara

Goiz batez, eta goiz baterako soilik, badiaz aldatu zen Hondarribiko Bluesaldia. Txingudi baketsutik atera eta Kontxara iritsi zen, leku turistikoagoa, guztiz ederra hura ere, Bluesaldia 2012ren programa ofiziala aurkezteko. Prentsak hartu zituen oharrak… bluesaren erritmoan.

Kontxako badiaren erdialdea izan zen, joan den ekainaren 19an, Hondarribiko Bluesaldiaren programa ofiziala, eta edizio honek dituen berrikuntzak aurkezteko aukeratutako lekua.

Donostia Hiria katamaranean izan ditugu Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta, Eusko Jaurlaritzaren Turismo arloko zuzendari Isabel Muela, Kutxabanken babesletza arduradun Susana Montoya eta Jaialdiko zuzendari Carlos Malles.

Bergarako Belceblues taldeak jarri zuen musika nota, olatuen hotsera, hainbat gai jo baitzituen zeharkaldian. Adiskidetsuki solastatu ziren komunikabideak eta gonbidatuak.

Ayuntamiento Hondarribia Euskadi Kutxabank Carlsberg Euskaltel EKP Goiko Auto El diario vasco The Blues Foundation

Datuen babesa