Aurreko Edizioak

Pinetop Perkins

95 urte dituela, oraindik kontzertuak ematen dituen betiko bluesman-a dugu Pinetop Perkins jauna. 1927. urte inguruan pianoa jotzen hasi zen eta gaur egun, blues piano-jotzaile hoberenetarikoa da. Perkinsek berezko estiloa sortu zuen eta horrek balio izan du ondorengo hiruzpalau belaunalditako blues piano-jotzaileren maisu izateko.

Perkins, Mississipiko Belzoni-n jaio zen. Pianoa eta gitarra jotzen hasi zen, baina gitarra jotzeari utzi behar izan zion bere ezker besoan izandako lesioa dela eta. Perkinsek, batez ere, Mississipiko Deltan lan egin zuen 30. eta 40. hamarkadetan. Garai hartan irratian Sonny Boy Williamson-ekin lan egin zuen, The King Biscuit Time irrati saioan hain zuzen ere.

B.B. King handiarekin. Menphis-en, Tennessee-n, lan egin ondoren, 50. hamarkadan Perkinsek hegoaldera jo zuen zuen Earl Hooker-en laguntzaz. Biek batera, 1953an Sun Records-en Sam Phillips-entzat grabazioak egin zituzten. Hemen grabatuko du Pinetopek bere “Pinetop Smith´s Boogie Woogie” abesti famatua.

Perkins ezaguna da, batez ere, 12 urtez Muddy Waters handiaren bandan piano-jotzaile izan zelako. Bere piano-jotzaile izaera alde batera utziz, Perkins gizon umila, apala eta atsegina da oso. Izugarri gustukoa du inguruan dituenak bere musikaz eta kantez atseginaraztea.

Magic Slim and The Teardrops

Morris Holt, a.k.a Magic Slim Torrence-n jaio zen, Mississipin, 1937ko abuztuaren 7an. Txikia zelarik musikarekiko interesa hasi zitzaion eta elizako koro batean abesten hasi zen. Bere lehenengo musika tresna pianoa izan zen, baina eskuin eskuko hatz bat istripu batean ondoren galdu ondoren, zaila egiten zitzaion ongi jotzea, eta beraz, gitarra jotzen hasi zen.

Astean zehar lurra lantzen aritzen zen eta asteburutan bere etxean egiten zituen bilera, festetan bluesa jotzen zuen. 11 urte zituela, Slim Mississipiko Grenadara joan zen eta bertan, Magic Sam-en lagun egin zen, ondoren, berarengandik izena hartuko zuelarik, Magic Slim. Oraindik gazte zela, Samek gitarra jotzeko zenbait trikimailu erakutsi zizkion.1955ean, Slimek bere Chicagorako lehen bidaia egin zuenean, Samek bere bandan baxua jo zedin kontratatu zuen. Baina 1972a izan zen arrakasta eta sona lortu zuen urtea, izan ere, urte hartan “Florence´s” tabernan , Chicagoko hegoaldean, jotzen hasi zen Hound Dog Taylor ordezkatuz, bira bat egiten hasia baitzegoen.

Pettis anaiekin batera bere taldea osatu zuen, The Teardrops: Nick, zeinari gitarra jotzen erakutsi baitzion, Douglas, bateria-jolea eta Junior, gitarra-jolea. Slimen gitarraren soinu gogorrak eta bere ahots grabea, “Florence´s” tabernarentzat ezin erakargarriago ziren bertan bizi ohi zen giro zakar eta zaratatsuari aurre egiteko. Slimek “Florence´s” utzi eta 1989an Europan, Japonian eta Brasilen hamaika emanaldi eman zituen, azken lurralde honetan, heroitzat hartu zutelarik. Berak eman zion hasiera Brasilen egin zen lehenengo Blues Jaialdiari, Buddy Guy, Etta James eta Albert Collins moduko artistei gonbidapena eginez.
1994an Eddie Vedder-ek berak Magic Slimen banda aukeratu zuen Chicagoko The New Regal Antzokian Pearl Jam-ek emango zuen jaialdian parte hartzeko.

Slimek Wolf Records-entzat disko bat grabatu zuen Alemanian zegoelarik. Handy Awards saria irabazi zuen. 2003ko Handy Blues Awards sari banaketan, Magic Slim and The Teardrops, urteko talde hoberenari saria eman zioten, bost kategoria edo maila ezberdinetan izendapena jaso zutelarik: Blues Entertainer of the Year, Blues Band of the Year, Blues Instrumentalist-Guitar, Traditional Blues Album of the Year, Traditional Blues-Male Artist of the Year.

2006an Magic Slim and The Teardrops, berriz ere, bost kategoriatan izendatu zituzten. Magic Slim and The Teardrops Blues talderik hoberenaren izendapena 2003an, 2004an, 2005an eta 2006an urteetan, hurrenez hurren, jaso dute. Beraien azken lana, “Anything can happen”, kritika ona izaten ari da. Teadrops taldea Chris Biedron-ek, baxu-joleak, John McDonald-ek, gitar-joleak eta bigarren ahotsak, eta Vernal Taylor-ek, bateria-joleak, osatzen dute. Magic Slim and The Teardropseko kideen berezko energia bikain dakite hedatzen euren emanalditako hartzaileen artean, ikus-entzuleak gehiagorako gogoz uzten dituztelarik.

Hubert Sumlin

Hubert Sumlin 1931ko azaroaren 16an Green-wooden jaio zen. Sonny Boy Williamson, Robert Jonson, Charlie Patton, Howlin' Wolf, Muddy Waters eta abar..... entzuten Arkansasen hazi zen. Artista guztien mailara iristea zen bere amets eta helburu.

Hubert gaztea zenean bere amari gitarra bat eskatu zion eta honek aste bateko soldatarekin bere lehenengo gitarra erosi zion.

Hamar urte zituenean, Coca Cola kaixa batean igota taberna baten leihotik Howlin' Wolf entzuten ari zela, leihotik taberna barrura erori zen, taber-nariak handik bota behar zuenean Wolfek bere ondoan esertzera gonbidatu zuen.

Urteak pasa ondoren mutiko honek bere taldea sortu zuen James Cottonekin. Howlin' Wolfek, Hubert entzun zuenean berarekin jotzera gonbidatu zuen berriro ere. Hubert gitarra gogor eta era berezi batean jotzen zuen eta hau ez zitzaion Wolfi gehiegi gustatu bera baino ozenago jotzen zuelako eta eszenatokitik bota zuen.
Hubert minduta etxera joan zen eta bere gitarra jotzeko era berezi hori landu zuen.

Urteak pasa ondoren arrakasta iritsi zitzaion Killing Floor , Built for comfort , Shake for me..... kantekin. 1976an Wolf hil egin zen eta Hubert taldetik irten eta bere kabuz jotzen hasi zen.

Azkeneko urteetan Hubert, Rolling Stones, Aerosmith, Elvis Costello, Santana......taldeekin jo du, baita bere lagun zaharrekin ere, James Cotton, Bob Margolin, Pinetop Perkins eta Willie Smithekin.

Bob Margolin

Munduan ze-har bere talde-arekin edo The Bob Margolin All-Stars Blues Jamekin kon-tzertuak es-kaintzen dituen kitarrista eta abeslaria da. Iaz W.C. Handy Award kita-rristarik hobe-ren saria iraba-zi zuen eta 1973tik 1980ra Muddy Waters blues maisuaren kitarrista izan zen.

Muddy Waters eta The Bandekin, The Last Waltz dokumentalean ikus dezakegu. Bere azken diska The bob Margolin All-Stars Blues Jam,Telarc Recordsena, da. Diska honetan bizirik dauden Chicago Blues partaideek parte hartu dute. Laurogeita hamargarren hamarkadatik diskografika hauekin grabatu du: Powerhouse, Alligátor eta Bling Pig. Bobek ere idazlariaren lana egiten du aldizkari hauetan: blues Revue Magazine eta BluesWax online magazine.

Bobek Muddy Watersen lau diska bergrabatuak ekoiztu ditu eta parte hartu du Sony/Legacyrentzat, baita ere 1977an Muddy Classic Concerts DVDn agertzen da.
Dagoeneko, Bobek bere agenda jaialdiz eta kon-tzertuz beteta dauka.

Willie “Big Eyes” Smith

Willie"Big Eyes" Helena, Arizonan 1936an jaio zen. Hamazazpi urte zi-tuela Muddy Waters lehenengo aldiz en-tzun ondoren, harri-turik geratu zen eta Chicagon geratzea erabaki zuen.

1954an Williek armonika jotzen zuen eta Chicagon urteetan jo zuen hirukote bat sortu zuen. 1954an Willie bateria jotzen hasi zen Little Hudson´s Red Devil hirukotean. Muddy Watersek, Willie bateria jotzen entzun zuenean berarekin jotzera gonbidatu zuen. 1961ean Willie jarri zuten taldean aurreko bateria kenduta.

Urte latzak suertatu ziren Blues musikaren inguruan eta Willie bateria alde batera utzita beste lan batzuk egiten hasi zen. 1968an berriro bateria jotzen hasi zen Muddy Watersekin 1980 urtera arte.

Honen ondoren Williek,Louis Myer, Calvin Jones , Jerry Portnoyekin , talde berri bat egin zuen "Legendary Blues Band" izenekoa. Bob Dylan, Howlin' Wolf, Buddy Guy, Junior Wells, Rolling Stones eta Eric Claptonekin jo du. Bere azkeneko diska "Way Back" da eta bertan armonika jotzen du berriro ere.

Solomon Burke

Artista herrikoia , afroamerikarra den Soul musikaren aitzindaria dugu Solomon Burke. Rolling Stones, Blues Brothers, Bruce Springsteen, Tom Petty , Sam Cook, Otis Reading, James Brown eta Wilson Pickett abeslari eta taldeek, besteak beste, bere abestiak abestu eta jo dituzte. Tom Waits-ek esan du, Solomon Burken ahotsa “urrezkoa” eta aparta dela, bihotzez eta sentimendu osoz abestua, izan ere, bere iritziz, amerikar musikaren arkitektoa litzateke Burke.

2001ean The Rock and Roll Hall of Fame-an bere izena jarri zuten. 2002an Don´t Give Up On Me diskoaz Grammy-a lortu zuen. Saria jaso eta berehala, telebistan ateratzen hasi zen, Vatikanon jo zuen eta Junkie XL, Zucchero, Dave Koz, Eric Clapton, Jools Holland eta Derek Trust-ekin, besteak beste, lan egin du. Lightning in a Bottle dokumentalean ere parte hartu du. Estatu Batuetan, Australian eta Europa barrenean The Rolling Stones, Jerry Lee Lewis, James Brown eta Van Morrison-ekin toki ospetsu eta ezagun handitan jo du, Ryman Auditorium, The Viena Opera House, Atenaseko The Odeon of Herodes Atticus eta The Royal Albert Hall-ean besteak beste.

2006an Nashville izeneko diskoa grabatu zuen, Emmylou Harris, Gillian Welch, Patty Griffin-ek esku hartu zutelarik. 2009an, Willie Mitchell-ekin elkartu eta bikote aparta, bikaina sortuko dute. Solomon Burken ahots bikaina eta eszenatokian erakusten duen indarraren ondorioz, bere ikuskizunak galduezinak, dira Soul-aren hastapenetik gaur egungo musikara eramaten baikaitu.

Bob Stroger

Bob Stroger Missouriko hego ekialdeko Haiti izeneko herrixka batean jaio zen. 1955an Chicagora joan zen eta bertako club bateko atzeko aldea izan zuen bizitoki. Club horretan Howling Wolf eta Muddy Waters-ek jotzen zuten eta zein ederki egiten zuten ikusi zuenean, berak ere jotzeko erabakia hartu zuen. Strogerrek bere koinatuarekin, The Twisters bandan jotzen zuen Johnny Ferguson-ekin, ikasi zuen. Bere taldea sortu zuen anaia eta lehengusuarekin eta Menphis Slim izeneko taberna batean jotzen hasi zen, baina ez du Rufus Forman eta Eddie King-ekin hasi arte sona handirik edo arrakastarik izango.

Beraiekin taldea osatu ondoren, Eddie King eta The King´s Men, 15 urtez izango dira elkarrekin banandu arte. Ondoren, Eddie King and Babee May and The Blues Machine izeneko taldea osatu zuten. Bi urtez Strogerrek bakarka jo zuen gonbidapen bat jaso arte. Orduan, Jessie Green, Morris Pejo eta Otish Rush-ekin baxua jotzen hasi zen.

Sugar Blue

Grammy baten irabazlea den Sugar Blue armonizista, ez da ohiko bluesmana. James Whiting New Yorkeko Harlem auzoan jaio zen. Bere ama, Apollo Antzokiko dantzari eta abeslari zen. Haurtzaroa bere amak ezagutzen zuen musikari eta artisten artean eman zuen, besteak beste, Billie Holliday tartean zegoelarik. Orduantxe ohartu zen, berak ere musika munduan murgildu nahi zuela.

Bluek Stan Getz, Frank Zappa, Johnny Shines eta Bob Dylan artistentzat jo du baina, ziurrenik ezagunago da, bere “Some Girls” diskoko Rolling Stonesen “Miss You” kantaren “solo”-a eta “riff”-a egin zituelako.
Bere izebak oparitu zion bere lehenengo armonika eta, Bob Dylan eta Stevie Wonder irratiz entzunez, egin zituen musika tresna horretan bere lehenengo urratsak. Sugar Bluek Dexter Gordon eta Lester Young jazz musikarien eragin zuzena izan zuen eta hauen guztien eraginari esker, berak bere bluesa jotzeko estiloa sortu zuen.

Kaletako musikari gisa hasi zen eta 1975ean, Brownie McGhee eta Roosevelt Sykes-ekin bere lehenengo diskoa grabatu zuen. Hurrengo urtean Victoria Spivey eta Johnny Shinesen hainbat grabaziotan ekarpenak egin ondoren, Parisa joan eta bertan, Menphis Slim piano-jotzailearekin jotzen hasi zen.

Frantzian zelarik, Rolling Stones taldeko partaideekin topo egin zuen eta azken hauek, bere musika liluraturik entzungo dute. Grabazio estudiora gonbidatu zuten eurekin jo zezan. “Some Girls” albumerako ekarpena egiteaz gain, Emotional Rescue eta Tattoo You abestietan ere entzuten ahal zaio. Askotan jo du Rolling Stones taldearen zuzeneko emanalditan eta nahiz eta, beraiekin geratzeko gonbita luzatu, Bluek eskaintza baztertu eta bere banda sortuko du.
1982an bi album grabatu zituen Crossroads eta From Paris to Chicago.

The Cash Box Kings

The Cash Box Kings 1940 eta 1950eko urteetako bluesaren izaera hedatzen duen banda da. Little Walter, Muddy Watwers, The Howlin´ Wolf eta Big Walter-en abestiak jotzen dituzte, baita, hain ezagunak ez diren, Robert Nighthawk, Eddie Taylor eta Luther Huff-enak ere.

Mississipiko Deltan barrena murgiltzen den taldea da eta bertakoak diren Chaerley Patton, Son House, Fred McDowell edota R.L. Burnside bluesmen-ekin euren soinuak abestuz. Taldea 40. eta 50. hamarkadetako Chicago eta Menphis-eko benetako bluesaren mamiaz baliatzen da bere emanaldietan, izan ere, gaur egun entzuteko zaila den garai bateko blues garbian oinarritzen baitituzte euren abestiak.

Los Reyes del KO

Marcos Coll y Adrián Costa empiezan a tocar juntos en Santiago de Compostela en el año 92 a raíz de una gran amistad y una fuerte conexión musical, con el denominador común del blues. Después de formar diferentes grupos como Red Blues Band o Bluerags se afincan en Madrid en el año 99 pasando a formar parte de la banda decana de blues español, la Tonky Blues Band. Con dicha banda actúan en numerosos festivales de blues y jazz por toda la península así como acompañando artistas de prestigio como Amar Sundy, Zack Prather, o los legendarios Mick Taylor (ex Rolling Stones) y Buddy Miles (Jimi Hendrix, Santana) con los cuales además de tocar en directo han grabado discos.

Como dúo consiguen una química curiosa y entrañable ya que su hermandad se palpa desde los primeros acordes creando una total conexión con el público. En su música se ven todo tipo de influencias siendo el blues negro la principal, con numerosas referencias al jazz, al ragtime y al gospel. En su repertorio se pueden encontrar temas clásicos del blues como “Need my babe” (W. Horton), “Woman don’t lie” (L. Johnson), o “Tight dress” (G. Smith). Así como piezas tradicionales del jazz “I left my heart in San Francisco”, “Yesterdays”,… O del gospel “Revelation”, “Wade in the water”, “Reno factory”. Lo que hace que su música sea un compendio de colores y texturas que no deja a nadie indiferente.

MARCOS COLL (Armónica)

Nace en Madrid y se va a vivir a Galicia a los siete años. Empieza a tocar la armónica de manera autodidacta escuchando a músicos de blues como Sonny Terry, Little Walter, Sonny Boy I y II, así como su maestro y gran amigo Ñaco Goñi. Empezando a los 14 años a formar grupos aficionados.

A los 17 empieza a vivir de la armónica, liderando su propia banda con Xulian Freire a dúo; así como acompañando diversos grupos de blues y rock. Son seis años de trabajo por toda la geografía gallega y española, tocando en clubes, festivales y hasta en algún conservatorio. Así como acompañando a figuras de la talla de J.J. Milteau, Johana Connors Blues Band, Enrie Hawkins,…
En el curso 97-98 ejerce como profesor de armónica en la escuela de música A.U.C.O.

En el año 99 fija su residencia en Madrid y pasa a formar parte de la Tonky Blues Band, tocando con Mick Taylor o Buddy Miles e incluso Tom Jones. Su armónica se puede escuchar en discos de diferentes grupos de blues, rock y folk gallegos, así como en los de Siniestro Total, Tonky Blues Band, Manuel Seixas o Velma Powell.

ADRIAN COSTA (Voz y guitarra)

Multiinstrumentista nacido en Santiago de Compostela, es la gran revelación del blues español. Su estilo oscila entre el blues rural más negro, el soul, llegando incluso hasta Frank Zappa. Siendo comparado por la crítica con el mismísimo Mike Bloomfield. Su voz tiene una curiosa textura que la dota de una fuerte personalidad, recordando incluso a vocalistas de jazz clásico como Slim Gailard.

The Blues Hackers

Se forman a principios del 2001 en Lucena. Su estilo cabalga desde el blues más eléctrico al más clasista/purista. Por las filas de "The Blues Hackers" han pasado innumerables músicos de la localidad, siendo en el 2007 cuando consiguen una formación más estable con fines de salir un poco por el circuito de festivales nacionales.

"The Blues Hackers" han tocado , en Festivales Internacionales de Blues tales como el " Rock and River Blues Festival de Puente Genil ( Córdoba ), en el " Crossroads Blues Festival " de Tomares ( Sevilla ) en el "Blues en el Castillo " de Lucena ( Córdoba ) o El Festival Internacional de Blues de Cazorla, compartiendo en ellos cartel con las mejores figuras del Blues Nacional como Internacional, Robben Ford,R.J. Mischo, Watermelon Slim, Billy Boy Arnold, Sugar Ray Norcia & the Blue Tones, Nick Moss & The Flip Tops, Billy Branch, Los Reyes del K.O., B.B. & The Blues Shacks, Kirk Fletcher, Otis Grand, Mingo Balaguer & The Blues Intruders, Ñaco Goñi, Egidio " Juke" Ingala etc .

En el año 2008 . salió a la luz el que es el primer disco de " The Blues Hackers" " Change of Pace " .

Actualmente "The Blues Hackers" lo forman:

José Morueta (guitarra y voz)

Natural de Huelva y en contacto con el Blues desde finales de los '80. En Huelva formó parte de varios proyectos entre los que cabe destacar dos años de andadura al frente de "The Blues Machine", con los que recorrió la gran mayoría de festivales de blues/jazz nacionales compartiendo cartel con Raimundo Amador o el mismísimo B.B. King entre otros. Otro de los proyectos que lleva a cabo en la actualidad es la organización del "Blues en el Castillo" (Festival Internacional de Blues de Lucena).

David Salas (Bajo/coros)

Nacido en Lucena, es considerado como uno de los pilares de la música pop hecha en la localidad. Actualmente lidera dos proyectos paralelos como son "ChicoMalo" y " Roosevelt". Actualmente es organizador de "FM Pop" (Festival de música pop de Lucena).

Joaquín Rodríguez " Joaco " (Armónicas)

Nacido en Puente Genil. Durante varios años vivió en Cazorla y perteneció a la organización del Festival de Blues de Cazorla. Actualmente reside en Puente Genil donde organiza el "Rock and River Blues Festival" (este año celebra su sexta edición). Ha compartido escenario con bandas de la talla de The Fabulous Thunderbirds y músicos como Otis Grand, Mark Hummel, Igor Prado, R. J. Mischo, Sugar Ray Norcia, Kirk Fletcher, Kid Ramos, Mingo Balaguer,etc. Entre sus influencias cabe destacar a Kim Wilson o Little Walter, entre otros. Tambien toca con Bandas de Rock and Roll como " Fever Band "

Chema Nuñez (Guitarra)

Uno de los pocos guitarristas slide de la escena española. Influenciado desde muy joven por la generación del Blues sevillano de principios de los 90 (Juan Arias, Lolo Ortega, Manolo Arcos, etc) fue captado para el Blues en las noches de directo de la desaparecida "Taberna de Pilatos" sevillana. Está fuertemente influenciado por los grandes de la guitarra del Blues desde Peter Green, Mike Bloomfield a Freddy King, pasando por Duane Allman o Derek Trucks como guitarristas slide. Ha tenido el privilegio de compartir escenario con los más importantes nombres del Blues nacional: Marcos Coll & Adrián Costa, Los Andabluses, Juan Arias, The Black Cats y más.

También es miembro fundador del grupo "Blues de Bellota" con los que ha viajado por toda España, además de haber participado en los más importantes festivales de Blues del estado. Además de su actividad como guitarrista dedica al Blues buena parte de su tiempo libre como co-administrador del portal Taberna Blues, un conocido medio digital temático. También milita en el grupo "Los Embluesteros" (auténtica selección de blues nacional).

Joaquín Pérez (Batería)

Batería potente y entusiasta con una experiencia considerable en bandas del circuito andaluz. Baterista "atrapado" por el swing,el boogie y por supuesto un buen shuflle, es donde más cómodo y a gusto trabaja. Ha acompañado a músicos de blues nacionales de reconocido prestigio tales como Mingo Balaguer, Ñaco Goñi & Malcom Scarpa, Marcos Coll & Adrian Costa, Mike Lindner y más. En la actualidad compagina su actividad en Embluesteros y Boogie Flu. Entre sus gustos musicales y sus influencias más claras están en bandas como Canned Heat, Little Charlie & The Night Cats, Fabulous Thunderbirds y artistas como John Lee Hooker o Junior Watson entre otros.

The Reverendos

The Reverendos taldea 1997 urtean eratu zen Igor Garcia (piano eta ahotsa) eta Alvaro Martinez-en (kitarra) esku, bluesaren soinu zaharrak berpizteko asmoarekin. Beraien gustokoa den estiloan huts haundia zegoen, eta huts hori betetzeko eratu zuten taldea Freddie King, T-Bone Walker, West-Coast soinua, Kaliforniar Bluesa, Rockabilly eta Swing-a, eta batez ere Estatu Batuetako 40 eta 50eko hamarkadetan egiten zen musika beltza berpizteko. Igor Hollers taldean ibilia zen, eta Alvaro Bullyson Blues Band-ean.

Taldearen lehen izena The BlueSpirits izan zen, gero The Reverendos izatera pasa zena. Sekzio erritmikoan hainbat aldaketa izan ondoren, Victor Martin (Temblores) kontrabaxuan eta Gorka Vaderetro (Runaway Lovers) baterian agertzean, desiratutako oreka aurkitu zuen taldeak. The Reverendos bi diska grabatu ditu: “Retro Blues” (2004) eta “Back in Town” (2007). Artista ezagunentzako show-a ireki dutenen artean Los Coronas, Robert Cray eta Jerry Lee Lewis nabarmendu ditzakegu.

Fede Aguado y Osi Martínez

Madril

Kaleko blues madrildarraren mami garbiena dira Fede Aguado eta Osi Martínez. Bi koblakari dira XX. mendean eta, country bluesaren tradizio zaharrena begi-bistatik kendu gabe, bikain dakite beren musika helarazten eta hurbiltzen, eta berehala lortzen dute publikoaren inplikazio osoa eta konplizitatea.

Fede Aguado, ahotsa, gitarrak eta kazoo, bluesmana da hitzaren zentzu hertsian eta gazteleraz abesturiko bluesaren interpretatzaile hoberenetako bat da gainera. Ironia, umore, originaltasun eta bizitzaren aurreko gogoetaz beterik daude bere letrek kontatzen dituzten historiak. Hogeita hamar urte daramatza eszenatokietan. Osi Martínez ere, aho-soinua, ezaguna da aspalditik musika munduan, 1989. urteaz geroztik. Bizitasun handiz egiten dio putz bere Marine Band-ari, hari bizkor eutsirik itsasoan galduak bere baltsari bezalaxe, eta erakutsi, transmititu eta kutsatu egiten du barne-barnetik darion sentimendua, horixe da bluesa.

Jove Dixieland Band

Director y Trompeta
Jordi Albert
Trompetas
Javier Negre y Carlos Díaz
Clarinete
Nuria Albella
Trombón
Víctor Colomer
Tuba
Blai Garcia
Percusión
Tico Porcar
Banjo
Joan Herrero

La Jove Dixieland Band celebra este año su quinto aniversario. La formación surgió en l’Alcora (Castellón) gracias a la unión de un grupo de amigos y del proyecto pedagógico del profesor y trompetista Jordi Albert.

La JDB ofrece un espectáculo musical con la diversión y el jolgorio característico de la música tradicional de Nueva Orleáns, música que ha traducido en un sonido potente, próximo y con pinceladas mediterráneas. El repertorio lo conforman melodías conocidas como When the saints, Hello Dolly!, Royal garden blues o Bill bailey. Temas que ofrecen un buen repaso al jazz de principios del siglo XX, recordando los diferentes estilos que influenciaron esta música.

La formación cuenta con la grabación de dos discos y con una amplia experiencia encima de los escenarios. Algunos ejemplos son la I Mostra de Jazz Jove de Vila-real, la II Llotja de Música Urbana, el 14º Festival Internacional de Dixieland a Tarragona, el II Festival de Big Bands de Benicarló, el XXXI Festival Internacional de Jazz de Getxo, la Mostra de Jazz de Bétera, el Ibiza Jazz’07, el Creación Injuve en el Circulo de Bellas Artes de Madrid, la XVI Mostra de Jazz de Tortosa, la VI Bienal de Arte del Desecho o el Hondarribia Blues Festival 2009. Además, hay que resaltar que en el 2007 la banda fue escogida para los Circuitos de Música del INJUVE, en la categoría de jazz.

Philippe Menard

Phillipe Mènard-ek ez du askorik behar bera bakarrik ikuskizun bihurtzeko. Kitarra jotzen du, baita batería hankak erabiliaz eta abestu egiten du aldi berean armonika jotzen duen bitartean. Orkestra gizona bezala deskribatzen du bere burua.

Kantu akustiko eta elektrikoak txandakatzen ditu, honela bere blues-rock estiloari leial mantenduz, generoaren aintzidariei omenaldia eginez, bere konposizio hoberenak joaz.

Jaso ezazu zure postontzian informazio-buletina
Nork aurkeztua
Laguntzaileak