Aurreko Edizioak

Johnny Winter

40 urtez Johnny Winter kitar heroi paregabea izan da. Columbia Records zigiluarekin 1969an sinatu eta berehala nabarmendu zen bere-berea zuen blues klasikoa jotzeko modu hori: Texas-eko funk jatorra eta energiaz beteriko ikutu hori nahasten dituen konbinaketa indartsua. Jotzeko modu berri honek, Jimmy Page eta Eric Clapton bezalako kitarjoleekin blues-ean murgiltzen hasiak ziren jarraitzaile ugari erakarri zuen. Robert Johnson-en estiloan jotako country blues klasikoa eta "slide" delako altzairuzko tuboa hatz txikian sarturik jotzen dituen nota sutsuak nahasten ditu eta horregatik, Johnny Winter eragin handiko kitar jolea eta abeslarr errespetatua bihurtu da, bai britaniar blues rock-ean eta baita hegoaldeko rock delakoan ere (Allman Brothers, Lynyrd Skynyrd…). 70 eta 80. hamarkadetan bluesaren aitzindaritzat hartu zuten askok eta Johnnyk, gainera, Muddy Waters eta John Lee Hooker-en ibilbideak , defendatu eta bultzatu zituen, miresten zituen idoloak bait ziren.

Johnny Winter, petrolioaz bizi zen herrixka nahasi batean, Beaumont, Texas-en jaio zen leyenda dugu. Txikitatik bluesa eta rock'n'roll-a entzun eta jotzen hazi zen. 1968an Rolling Stone aldizkarian Texaseko musikari buruzko artikulu batean Johnny Winter agertu zen eta sekulako iskanbila eragin zuen disko zigiluen artean bere talentua bereganatu nahi zutelako. 1969n bere izenarekin atera zuen diskotik hona, Johnnyk rock eta blues klasikoko 40 bat disko grabatu ditu, eta 70. hamarkadaren erdialdera, ikuskizun jendetsu hobenetarikoa zen. Hamarkadaren bukaera aldera, hainbat Grammy irabazitako disko sail batean parte hartu zuen Muddy Waters-ekin batera, bai produkzio artistikoan eta bai bertan kitarra joaz. Muddyk Johnnyrenganako estima hundia zuen eta "bere semea" deitzeko ohitura zuen. Grabazio hauek, ez zuten bere idoloaren "itzulera" soilik eragin, baita Johnnyk blues-arekiko zuen zaletasuna eta maitasuna areagotu ere.

Egun, Johnny Winter berpizte harrigarria bizitzen ari da, mundu guztian zehar kontzertuak eskaini eta sarrerak agortuz. Hala ere , bizitza osoan zehar lorpen eta ospe haundiak izan ditu; horietako bat, 2007an Eric Clapto-en Crossroads Festibalean egin zuen agerpen arrakastatsua, Derek Trucks, Buddy Guy y Claptonekin batera; gainera, Grammy bat irabazi zuen DVD batean ikus daiteke. Beste bat, Slash-ek aurkeztutako gala batean izan zen, Nashvillen: Gibson kitar markak bereziki Johnnyrentzat diseinatutako "Johnny Winter Firebird" delako "signature" kitarra aurkeztu zuten. Bizitza osoan erabili zuen kitar modelo kuttunean oinarritutakoa, alegia. "A life through the 70s" izeneko DVDa eta "Live Bootleg" CD sailak arrakasta izugarria izan zuten eta Billboard Blues zerrendetan lehenengo postuetan egon ziren. Johnny-k bi video didaktiko soilik grabatu ditu (Cherry Lane/Hal Leonard-ek ekoiztuak), mundo osoko kitar joleak zoratzeko modukoak. Allman Brothers taldeak 40. urteurrena ospatzeko antolatu zuten kontzeruko bideoan ere gonbidatu berezi bezala agertu zen; DVD hori, Manhattan-go Beacon Theaterren grabatu zen. Gainera, entzute handiko festibaletan ere artista nagusia izan da. Hala nola, New Orleans Jazz & Heritage Festival. Chicago Blues Festival, Swedish Rock Fest, Warren Haynes X-max jam etal Europako Rockpalast, batzuk aipatze arren. Warner Bros-ek , Woodstock-eko 40. urteurrenerako "3 Days of Love and Peace" izeneko DVDa kaleratu du eta bideoaren zuzendariak Johnny Winter "Meantown Blues" klasiko zoragarria jotzen agertzen den zatia aukeratu eta sartu du lehendabizikoz .

"I'm a Bluesman" doinuak, Virgin /Emik argitaratua, duela gutxi Grammy saria irabazi zuen eta, noski, Johnnyk Texasen zuen ospea haunditu besterik ez du egin. CD honetan, zuzenean elkarrekin luzaro aritu diren bi musikarik hartu dute parte , Paul Nelson, kitarran eta Scott Spray baxuan eta baita sartu berria den bateria joleak ere, Vitto Liuzzik,hain zuzen.
Johnny Winter Indarberritua eta sutsu "Itzuli dela" esatea musikari haudi hau gutxietsi egiten du. Egia esan inoiz ez zen joan. Inoiz baino hobeto dago.

Elvin Bishop

Ezer gutxi esan dezakegu Elvin Bishop-i buruz dagoeneko ez dakigunik. Kitarrajole hauy Tulsan (Oklahoman) jaio eta hezi zen eta bere haurtzaroan musikarekin izandako kontaktu guztia irratiaren bitartez izan zen. Bertan Jimmy Reed, Howlin´ Wolf edo Muddy Waters entzuten zituen. Honi esker Elvinek ziztu bizian eskuratu zuen bere lehen kitarra.

1959.ean Bishop Chicagora joan zen eta Paul Butterfield-ekin batera hiriko hegoaldeko klub guztietan barrena aritu ziren jotzen. Honela, Muddy Waters, Otis Rush, Howlin´ Wolf, Magic Sam edo Little Water bezelako maisuen eskutik bluesean lizentziatzea lortu zuten.

Honela, 1963an ber bandan Howlin´ Wolf-en erritmo sekzioa sartu zuten. Sam Lay baterian eta Jerome Arnold bajoarekin, modu honetan Paul Butterfield Blues Band sortuz. 1965.ean Mike Bloomfield eta Mark Naftaline taldera elkartu ziren, eta guztiok batera bere lehen diska iraultzailea merkaturatu zuten.

Ondoren, Elvin Bishop-ek musikari handienekin jo zuen, besteak beste Allman Brothers-ekin, bere "Life at Filmore East" diskarekin, edo BB King, John Lee Hocker, eta abar.

Orain, Hondarribia da bere musikaz gozatzeko astia izango duen herria.

Lucky Peterson

Lucky Peterson-ek hiru urte zituelarik Blues Willie Dixon mitoak deskubritu zuen. Bere lehen diska bost urterekin kaleratu zuen eta handik gutxira "Tonight Show"-en agertu zen. Bill Dogget teklista eta Jimmy Smith-ekin batera jo zuen, Little Milton, Bobby "Blue" Bland eta Kenny Neal-en atzetik. "Young Blues Giants" europar biratik bueltan lehendabizi Alligator-ekin sinatu zuen, ondoren Verve, Blue Thumb eta Birdology/Dreyfus-ekin, non 2003.ean Amazon-ek "bere albumik hoberena" bezala deskribatu zuena grabatu zuen: "Black Midnight Sun".

New Yorker-ek honela deskribatu zuen: "maisu bat, kitarra, organoa eta mikrofonoaren aurrean".
Bere ibilbidea ez zen erraza izan eta Petersonek hurrengo bost urtetan transizio moduan bizitu zituen, bere bizitza, familia eta osasuna larriki kaltetu zituen droga arazoak gainditzeko lanean. Luze eman zuen tratamentua jarraitzen, marka europearrentzat gauza txikiak eginaz, baina inolaz ere "Black Midnight Sun" moduko proiektuaren mailakoak.

"Baina beti jo dezakezu atzera bueltan" ("you can always turna round"). Hitz hauek esanahi sakona zuten 45 urteko Peterson-entzat. Eta izen hau bera hartu zuen bere birgaitzearen ondorengo lehen diskak. Dreyfus Records-ekin kaleratu zuen 2010eko irailean. Albuma Catskills-en grabatu zen, Woodstock-eko zenbait musikariekin batera, hala nola, Larry Campbel, kitarra (Bob Dylan, Levon Helm); Scott Petito, basea (The Fugs, Mercury Rev, Rick Danko Band), eta Gary Burke, danborrak (Joe Jackson, Shania Twain).

Peterson-ek instrumentu konbinaketa bat jotzen du:. duolian resonator, pianoa eta kitarrra akustikoa eta elektrikoa. Guda eta salbazioari buruz hitz egiten duten kanten bilduma bat da, beti ere garraiobide musikal nagusi bezala root-blues en argitasuna erabiliaz.

The Mannish Boys

"40 eta 50etako Junp-etik hasi eta 60etako Chess estiloak kutsakorki berpiztu eta musika modu sakonean bizi duen taldea…" Wall Street Journal

"…Mannish Boys taldeak bezala doinu blues zahar horiek berri bihurtzen dituen talderik ez dago …" Blues Revue Magazine

"… Oso atsegina da halako doinu garrantzitsu bezain ezezagunak ikustea, aldi berean talentu eta errespetu osoz interpretaturik " Living Blues Magazine

2010. urtean Delta Groove Music-en 5. urteurrena ospatu zen. Mannish Boysentzako sortu zen zigilua eta, bost urte horiek ospatzeko mundu osoan zehar jotzen ari dira blues zirarragarri hori. Talde honen kontzeptua erabat xinplea zen: joera berdintsua duten musikari ak elkartu, betiko musika horren izpiritua eta bizitasuna jaso, belaunaldi berri bati ezagutzera emateko. Hasieratik, proiektu honek bluesak antzinatik izan duen boterearen lekuko izan nahi zuen eta gaur egun aurrera pausoa eman du, musika mota hau bizirik gorde eta aurkeztu nahi duen erakunde pribilegiatu bat bihurtuz.

Mannish Boys taldeko kideek hirugarren lanarekin datozkigu, 17 abesti landu ondoren estudiotik atera berriak. Taldearen jatorrira itzuliz eta beraien muntaietan ikuskizuna gehituz, festibaletarako talde aproposa aurkeztu dute. Blues-aren sugarra bizirik mantentzen du musikari beterenoak eta gazteak nahasten dituen talde honek.

Mannish Boys taldeak bluesa moldatuz eta Estatu Batuak, Kanada eta Europako eskenalekutan kontzertuak gori-gori eskeiniz lortu dute ospea munduan zehar; blues-eko proiekturik erakargarrienetako bat eskaintzen dute, dudarik gabe. Taldeko partaide nagusiak, Jimi Bott, baterian, Willie J. Campbell baxuan, Kirk Fletcher eta Franck "Paris Slim" Goldwasser kitarran, Randy Chorkoff armonikan eta Finis Tasby koroak egiten eta, azkenik, Bobby Jones, berpiztutako Chicagoko mitoa, ñabarduraz beteriko ahots oparoarekin.

Zuzeneko blues esperientziarik haundienetako bat bezala gure oroimenean itsatsita geratuko den ikuskizuna eskainiko digute Mannish Boys-ak. Ez galdu imundu osoan ezaguna den talde hau zuzenean ikusteko aurkera.

Shawn Pittman

Texasen bizi den Shawn Pittman kantautore eta kitar jolea 1974ko Urriak 13an jaio zen Oklahomako herrixka batean. Buddy Holly, Chuck Berry ete piano stride-a jotzen zuen amona entzuten hezi zen. Gaztetxoa zelarik Jimmy Reed, Elmore James eta Albert King-en diskoak entzuten zituen eta ordutik blues kitarrak erabat harrapatu zuen. Shawn ez da kitar jole deigarria, bere iritziz noten arteko espazioak notak berak bezain garrantzitsuak dira. Tonua eta melodia, Pittmanen esanetan, kitarraren giderretik zehar egiten diren gorakada eta beherakada deigarri eta karrankariak baino.

CD bat ateratzerakoan, hiru maila daude: emankorra, oparoa eta Shawn Pittman. Shawn bere herrian 90.hamarkadaren amaieran ezagutarazi zen, eta 2009an eta 2010n bina CD kaleratu zituen. Azkena, "Undeniable", 8.a da, benetan harrigarria 35 urteko mutil batentzat! 11 doinutatik 10 berak isortutakoak dira, izenburu hori darama, Pittmanen esanetan, diskoa entzun bezain laster, soinu jatorra, blues ona dela ezin uka daitekelako. "Ez ditut pedalak erabiltzen , tonua hatzekin, kitarrarekin eta anpliarekin lortzen dut…Nire kantak idatzi eta kantatzen ditut". Pittman eta Stuart Sullivan-ek egin zuten produkzioa.

2010n argiraratua baita ere, bai Europan eta bai hemen kaleratua , 7. Diskoa dator, "Too hot" ("beroegia") izenburu egokiarekin (ez dago blues mantsorik!). 2009an grabtu zuten Italiko studio batean, Pittman eta bere taldeak itsasoz bestalde egiten ari ziren 10. Biran izan zuten egun libre bakarrean. Zuzenean grabatu zuten eta 15 kanta atera zituzte! Hori baino lehen, Milanen kokatutako Feeling Good Productions ajentziak, Tano Ro-renak alegia, Pittmanen lehen 5 diskoen bilduma argitaratu zuen, "Movin' and Groovin".

Berriagoa da 2000. urtean bere lagun Moeller anaiekin (The Fabulous Thunderbirds) grabatu zuena. Europan argitaratu zen. Europan zehar, kontzertu ajente batek promozioa egiteko erabiltzekoa zen diskoa, baina aurreikuspenak hobetu zituela dirudi. Egun, Shawn disko berri bat amaitzen ari da eta 2011ko udaberrian Delta Groove Records zigilupean kaleratuko da.

Girls Whith Guitars (Dani Wilde, Samantha Fish, Cassie Taylor)

Izena nahikoa esanguratsua du talde honek. Ruf Records-ek 2011.an antolatutako Blues Caravan-ek, taula gainean hiru kitarrajole gazte bildu ditu. Hiru emakume hauek egungo bluesaren panoraman sekulako indarrarekin sartu dira, eta publikoaren gozamena izateko gureganatu dira.

Dani Wilde: Aretha Franklin-en eskola zaharreko debozioarekin kantatzen du. "Shine" bere lehen albumean, bere adinari ez dagokion heldutasunarekin kantatu eta jotzen entzun dezakegu. BBC-ko Paul Jones-en hitzetan "Mississippi-ko deltako abeslari zahar askok baino pasio handiagoz kantatzen du Danik".

Samantha Fish: Kansas-en jaiotako 21 urteko kitarrajole gazte honek bere txokoa aurkitu du ameritar bluesaren panoraman. 2010.ean Chicagoko Rosa´s Lounge-ko aretoan jo zuen Chicago Blues Festival-ean, bertaratutako guztiak txundituta utziaz.

Cassie Taylor: Blues musikan mitoa den Otis Taylor bere aita da eta haren zortzi albumetan parte hartu du multiinstrumentista honek. Bestalde, Gary Moore-en 2008,.eko albumean ere bokalista moduan parte hartu zuen. Bere ahotsak ez du inor epel uzten.

Pasioz betetako hirukote gazte hau banda indartsu batekin etorriko zaigu, kalitate handiko blues emanaldia eskaintzeko asmoz.

Wyoming y los Insolventes

"Woming y los Insolventes", bertsioak jotzen dituen talde bat da. Artista/aurkezle/aktore/musikari eta komikoak hiru musikari gazte zein onekin (La última experiencia) batera osatzen dute talde hau. Etzazue inolaz ere galdu!. Bateria jolea bereziki iaioa da, Keith Moon, The Who taldearen jarraitzailea.

José Monzónek batetik (El Gran Wyoming) eta Miguel Ángel Ariza, José Alberto Solís eta Luis de Diego (azken hiru hauek Los Insolventes) bestetik osatzen duten laukotea 2009.an osatu zen. Helburu bakarrarekin egin zuten, alegia, eszenategi gainean taldeko kideek amankomunean zituzten eragin musikalak konpartitu eta beraien artista kuttunenen bertsioak egitea.

Banda jaiotzen ikusi zuen aretoan bertan jaio zen proiektua, Madrilgo Honky Tonk. Gran Wyoming-ek bertan banda bat jotzen ikusi berri zuen, eta bertara agertu zen proiektu bat proposatzeko asmoz. Honela, haien proiektuarekin batera, La última experienciako mutilak Los Insolventes taldean bihurtzen dira aurkezle ospetsuarekin batera eszenategia partekatzen duten bakoitzean.

Madrilen eskaintzen dituzten lehen emanaldietatik sekulako arrakasta lortzen hasten dira, bertan Rock and Roll-eko bertsioak eskaintzen dituztelarik. Haserako kantetatik hasi eta azkenetara oso harrera ona izango dute, eta honi esker laster hasiko dira estatu maila osoan emanaldiak eskaintzen. Probintzia guztietako hiriburutako antzoki eta aretoak betetzen joan dira azken urtetan.

Banda honen helburu nagusienetakoa, haien artean partekatzen dituzten bibrazio onak publikoari transmititzea da. Haien musika onari Gran Wyoming genioak duen komunikazio gaitasuna gehitzen badiogu, Rock and Roll festa ikaragarri bat bizituko dugula ziurtatu dezakegu.

Raimundo Amador y La Última Experiencia

Untitled Document

Bere ibilbideari eta kulturari leial ekinez, nortasun eta karisma handiko musikari hau estatuko artistarik garrantzitsuenetako bat da. Musika berezkoa duen gizon apala, ijitoa eta zintzoa da. Tradizioan ditu sustraiak baina, aldi berean, arima bera duten musiketara irekia dago; horregatik mota ezberdinetako artistekin partekatzen ditu bai eszenalekuak eta bai grabaketak.

Raimundok aitarekin ikasi zuen flamenkoa eta oraindik ere haren falseta batzuk jotzen ditu. Kalean bizi izan zuen flamenkoa eta giro berean ezagutu zituen hainbeste miretsi zituen blues eta rock artista handiak: Dylan, Hendrix… Beti ere, flamenkoari uko egin gabe haiengana hurbiltzen saiatu zelarik.

Entzuten dituen soinu guztiak barneratzeko duen gaitasunagatik, musikari bikaina bihurtu da flamenkoa beste musika motekin bat egiten; fusioaren bi talde aitzindari eta adierazgarrienak sortu zituen: bata Veneno (1977), Rafael, anaia, eta Kiko Venenorekin eta bestea, Pata Negra (1981), anaiarekin bakarrik. Mestizaje honetara iristerako Raimundo eskarmentu handiko musikaria zen, bere dinastía eta Montoya familiako flamenco-kantari eta dantzariei gitarraz akonpainamendua eginez, alde batetik, eta bestetik, flamenkoan dauden musikari handienekin kolaboratuz: Paco de Lucía edo Camaron. Azken honekin espresuki flamenko-rock-a egin zuen.

Pata Negraren buru Rafael eta Raimundo anaiak zirelarik lau disko atera zituen (PATA NEGRA 81ean, ROCK GITANO 82an, GUITARRAS CALLEJERAS 86an eta BLUES DE LA FRONTERA 87an). Taldearen azken bi diskoak (INSPIRACIÓN Y LOCURA eta COMO UNA VARA VERDE) Rafael Amadorrek bakarka kaleratu zituen eta Raimundok musika ibilbide berri bati ekingo dio.

Bere taldean edo diskoetan beti musikari handiz inguratzen da, bera ere beste musikarien diskoetan parte hartzen duenean bikainenak aukeratzen dituen bezala: Antonio Carmona, Remedios Amaya, Cathy Claret, Enrique Morente, Lole y Manuel, Sorderita, Ketama, Kiko Veneno, Juan Perro, Andrés Calamaro, Mala Rodríguez, la Familia Montoya, Camarón, Martirio, No me pises que llevo Chanclas, Rosario, José Soto "Sordera", El Lín, Luz Casal, Antonio Flores, Los Rodríguez, Nacho García Vega, Nacho Campillo, Malevaje, Tomatito, Björk, Howe Gelb ...zerrenda amaiezina da. Agian, kolaboraziorik kuttunena Raimundorentzat, B.B. King-ek egindakoa litzateke, bai Raimundoren lehen bakarkako lanean (Gerundina, 1995) eta baita urte berean Madrilgo Ventasen emandako kontzertuan parte hartu zuelarik.

Gaur egun, Raimundok duen indar positiboa, bere gitar bilduma bezalaxe hazten ari da eta kitarra jotzea du soilik buruan. Musikari honek duen jeinutasuna eta estiloak aurkeratzerakoan duen izaera librea sendotu besterik egiten ez duen "Medio Hombre Medio Guitarra" da birari izena ematen dion lan berria.

Raimundo Amador, La Ultima Experiencia taldearekin batera izango dira jaialdiko azken eguneko protagonistak, Calsberg eszenatokian (Apezpiku plazan) 19:00tan joko bait dute.

Gran Wyoming-ek kontzertua telebistako konpromisoak direla eta bertan behera utzi behar izan du, eta beraz, Raimundo Amador bihurtko da zalantzarik gabe Uztailak 10, igande arratseko protagonista.

Behin baino gehiagotan BB King berarekin jo izan duen Raimundo Amador, La Ultima Experiencia-rekin dator Calsberg eszenatokira (Apezpiku plaza). Talde hau hiru musikari bikain bezain gazteak osatzen dute: Miguel Ángel Ariza, José Alberto Solís eta Carlos Lahoz.

Chino and the Big Bets

Robert Leroy Johnson 27 urtez bizitu zen. Urte oparo eta biziak, bluesaren historian eragin handia izan zutenak. Inork baino hobekiago irudikatzen zuen bluesman noraezekoa, liskarzalea, elegantea, emakumezalea eta jeniala.

Greenwood-eko joko-etxe batean galdu zuen bizia, eta gaur egun bere heriotzak misterio eta espekulazioaz inguratuta jarraitzen du. Baina 61 eta 49 kaleen arteko "crossroad"-ean deabruarekin egindako ituna izan zen mito bihurtu zuena, eta kondairen mundura katapultatu zuena.

Bere ahotsa eta kitarra erabiltzeko modu bereziak, eta bere kondaira aureolak bihurtu zuten bluesaren ikono unibertsala. Duela ehun urte Robert mundura etorri zenenan jaiotzen ari zen musika.

Urteurren honetaz profitatuta, Hernán Senra "Chino"-k bere erreferente historikoari omenaldia egitea erabaki du. Diska hau abuztuak 16ean grabatu zen (haren heriotz eguna) eta Robert Johnson-ek grabatutako 29 kantetatik 13 barneratzen ditu. Abentura honetan Rod Deville-k laguntzen du kontrabajoan, Marti Elías-ek baterian eta beste bi kolaborazio ere baditu: Victor Puertas armonikarekin eta Albert Bello ukelelearekin.

Bere bidea jarraituz, notaz nota kopiatzea ekidituz, "Chino"-k maisuaren bertsioak egiten ditu, XX. mendeko lehen erdialdean "Delta"-ko musika elektrifikatu zutenen moduan.

Esentzia mantenduta baina kantuak bereganatu eta bere izaerarekin blaituaz, "Chino"-k blues zaporea duen diska eskaintzen digu.

Chris James & Patrick Rynn

Ederki ezagutzen dituzte jarraitzaileek Chris James, abeslari eta kitar jole bakarlaria eta Patrick Rynn baxu jolea , bai"The blue four" taldearen liderrak izateagatik eta baita blues-eko mito disdiratsuekin egindako kolaborazioengatik ere.

"Gonna boogie anyway" 2. CDa dute, Earwig zigiluak 2010an argitaratuta Lehen CDa "Stop and think about it" Blues Music Awards sarietarako proposatu zuten 2008an. Beraien azken lanak, , "Gonna boogie away", Chicago Blues estiloan eta hegoaldeko bluesean inspiraturiko energia gainezka eskaintzen du eta, gainera San Diegoko bikotearen ibilbiderako beste kapitulu arrakastatsu bat suposatzen du

Chrisek disko honetan kitarrarekin egiten duen lana, aurreko disko arrakastatsuan baino garrantzitsuagoa dela esan daiteke. Bikoteak lehen aldiz grabatu ditu CD batean lau doinu duoan, "unplugged" zuzenean. James-en ahotsa indarrez entzuten da Patrick-en baxuaren nota kreatibo eta aldi berean, sendoen gainetik. Doinu gehienak konposaketak dira. Sartu dituzten lau bertsioetatik bi Bo Didleyrenak dira: "Little girl" eta "Dearest Darling" Henry Grey eta David Maxwell piano jole ospetsuek eta Sam Lay eta Wiillie Hayes, Chicagoko bateria jole beteranoek proiektu honetan parte hartu dute, baita Rob Stone harmonizistak ere. Chris eta Patrick-ek mesedea bueltatu diote jadanik Rob-i.

"Stop and think about it" diskoak Chris James eta Patrick Rynn ezagutarazi zituen. "lehen diskorik onena"atalera proposatu zuten Blues Music Awards sarietan eta "artista baten esttreinaldirik onena" atalean irabazi zuen saria azkenean.

"Mister Coffee", diskoko doinu original nabarmenetako bat, BBAetarako proposatu zuten eta hirugarren geratu zen Independent Music Awardsn sarietan; People Choice Award-erako ere proposatu zituzten. 2010. urtean, Patrick Rynn "bajistarik onena" atalerako proposatu zuten Blues Music Awards sarietan, horrela, dagoeneko zeukan bildumari beste ohorezko titulu bat gehituz

Belceblues

Ahotsa, Baxua eta Tronpeta
Asier Elorza
Gitarra eta Koruak
Ibon Larrañaga
Bateria eta Koruak
Oihan Vega

Musika talde (Zaztada, Fucking What!, Doppler, e.a.), eta estilo ezberdinak (rocka, heavya, countrya, jazza, e.a.) garatu izan ondoren, Ibon Larrañaga eta Asier Elorza bergararrek, proiektu berri batean murgildu ginen.

Musikalki kezka berdintsuak izateagatik, sustraietara itzuliz hasi genuen gure ibilbidea, eta Belceblues taldea sortu genuen Oihan Vega bateria jolearekin batera 2005ean. Urte bereko uztailean eman genuen gure lehenengo kontzertua.

Bluesa oinarritzat hartuta, soinu indartsuagoak eta ahotsak lantzen ditugun taldea gara. Esan dezakegu musika beltza eta zuriaren ezaugarriak nahasten ditugula.

Zuzenekoetan, euskara eta ingelesa uztartzen ditugu gure kantuetan, horrez gain, gustukoen ditugun blues estandarren moldaketak taularatzen ditugu. Besteak beste, Steve Ray Vaughan, Jimmy Hendrix, Jeff Healey…

Urtebeteko ibilbidea egin ostean, 2.007an "Danbaka" musika lehiaketako finalista izatera iritsi ginen. Urte berean, 2007ko Kilometrotako kantua konposatu eta grabatu genuen: "Argi da". Bien bitartean, hainbat kontzertu eskaini ditugu, tartean, Red House, Slackwater Jack etabar taldeekin.

2008an kaleratu genuen gure lehen diskoa "Infer", Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik argitaratu dugu (www.hotsak.com) blues musika motan espezializatutako estatuko zigilu bakarra.
Espainiako Arte eta Musika Zientzien Akademiak "Infer" kantua izendatu zuen XIII. Musika Sarietarako, Urteko Euskal Kantarik Onenaren kategorian. Izendapena, taldearen ibilbidearen errekonozimendu gisa hartu zuen Belcebluesek, Euskal Herriko mugetatik kanpo.

Duela gutxi, Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdian izan ginen, munduko blues mito handiekin batera taula gainean, besteak beste, Lonnie Brooks, Koko Tyolor eta abar...
100 kontzertu inguru eman ondoren bigarren diskoa grabatzen ari gara "Diabulus in musika". Laster izango duzue azken lan horren berri.
Kontzertuak formatu desberdinetan eskaintzen ditugu: Hirukotean, zazpikotean ("Satan Ass" haize laukotearekin) eta Blues kontzertu didaktikoak.

Deferre

De Ferre 2000. urtetik Belgikan bizi den espainiar bluesman bat da. Malaga eta Lovainan talde ezberdinen buru izan ondoren, De Ferrek bakarkako proiektua hasi zuen (edo hirukotea Manu eta Bellorekin batera) 2009.ean. Bere kanta aukerak gerra aurrekoak barneratzen ditu (20 eta 30 hamarkadakoak) baita berak sortutakoak ere. Blind Lemon Jefferson, Robert Johnson, Blind Willie Johnson edo Skip James, De Ferreren slide eta fingerpicking-ean presente izango dira.

Mingo Balaguer & The Blues Intruders

Voz y armónica
Mingo Balaguer
Guitarra
Quique Bonal
Bajo
Fernando Torres
Batería
Juan de La Oliva

Mingo Balaguer había tenido siempre una "espina clavada": la de experimentar dentro del campo de la voz, pues siempre había echado de menos la formación de cuarteto en la que el tocase la armónica y cantara.

Para cantar en una banda de blues hay que conocer el lenguaje, el cual el conocía de sobra después de tantísimos años dedicados a este estilo. Cumplida esta premisa, sólo quedaría la parte técnica, en la que lleva ahondando bastante tiempo, preparándose poco a poco para este reto.

Finalmente tomó la decisión de liderar un cuarteto a principios del verano del año 2002 y decidió que para desarrollar este proyecto era imprescindible contar con compañeros con los que hubiera estado codo con codo durante años, con los que no existieran secretos musicales, que supiesen lo que tenían que hacer sobre un escenario con sólo mirarse y, sobre todo, con los que hubiese "buen rollo" a todos los niveles.

Su propuesta pretende abarcar un gran abanico de estilos dentro del campo del blues. Se han decantado por formar un repertorio que contendría influencias que van desde el más puro estilo del blues eléctrico de Chicago al estilo tejano, pasando por el Jump-blues y el West Coast californiano.

Txus Blues y José Bluefingers

Armónica y Voz
Txus Blues
Guitarra
Jose Bluefingers

Bartzelona

Bikotea osatzea erabaki zuten Bartzelonako bi musikari beteranok bluesa jende guztiarengana hurbiltzeko asmoz, eta horretarako, gaztelaniaz abesten dute instrumentu xumeekin eta garaiz kanpoko letrekin, Bluesa ez baita bakarrik negar egitea. "El Blues de la comedia" edo "Los desdramatizadores del Blues" deitu izan zaie. Sarritan agertzen dira eszena bartzelonarrean eta estatuaren gainerakoan ere ezaguna da haien musika, irratiz zabaltzeari esker. Blues jaialdietan jotzera gonbidatzen dituzte.

Beren gaiak eta blueseko gai klasikoen egokitzapenak aurki daitezke haien errepertorioan, eta baita, hala ez izan arren, "blus" moduan interpretaturiko beste gai batzuk ere. Eguneroko gaiak ukitzen dituzte halaber, eta umore handiz beti ere. Txus Blues arduratzen da aho-soinuaz eta ahotsaz eta Jose Bluefingers gitarraz.

Nico Wayne Toussaint

Nico Wayne Toussaint es un artista bastante particular dentro del mundo del blues. Él mismo ha creado, a partir del blues de Chicago, un estilo vocal y escénico totalmente personal.

Nacido en agosto de 1973, toca la armónica desde la edad de 18 años, después de descubrir a James Cotton en el álbum “Hard Again” de Muddy Waters. Ha heredado su apellido “Wayne” de su padrino americano y es que Nico, viaja mucho por Estados Unidos donde ya trabaja con músicos locales y donde ha compartido escenario con grandes de la escena del blues como Michael Coleman.

Los conciertos de Nico son explosivos y se ha construido, a base de energía y talento, una gran reputación en diversos países europeos. Su carisma en escena es excepcional.

Ahora, Nico viene a presentarnos su último trabajo: “Southern Wind Blowin’”, una creación muy personal e inspirada por la música del sur de Estados Unidos con algunos toques africanos, jazzies y de Louisiana.

Jaso ezazu zure postontzian informazio-buletina
Nork aurkeztua
Laguntzaileak